Hemen dugu urte-amaierako gaua. Handikiro ospatzeko, nahi duzu menu azkar bat ematea?
Urtezahar gaueko afarian, aprobetxatu ondo pasatzeko. Ahaztu sukaldeko lana, eta jantzi mahaia gau horretarako dakarzkizugun iradokizunekin. Ez denborarik galdu prestakizunetan!
Prestaketa handirik behar ez duen jai-menu baterako, hainbat proposamen ditugu, hala nola gizenduaren urdaiazpiko iberiko ebakia, ireki eta prest dagoena!
Gainera, mahaiaren apainketarekin arazorik izan ez dezazun, urte-amaierako gaua girotuko duen tresneria-bilduma oso bat eskaintzen dizugu.
Jakin nahi duzu zein diren gure proposamenak? Jarraitu irakurtzen!
Urtezahar gauerako sarrerakoak
Zer iruditzen zaizkizu, hasteko, papaia-marmeladaz eta papaia-toppingez betetako gazta-mokadutxo batzuk? Puntu exotiko eta gozoa duen mokadua da, ahuntz-gaztak eta behi-gaztak nahasten dituena.
Klasikoen artean klasiko bat gizenduaren urdaiazpiko iberikoa da, ezinbestekoa Urtezaharreko zure mahaian. Zapore leuna eta samurra du, eta oso atsegina da ahosabaian. Gau horretarako beste klasiko eztabaidaezin bat: otarrainxka egosiak.
Halako aperitibo goxoei laguntzeko, El Pescaíto proposatzen dizugu, ardo suabea eta fruta-gustukoa, arina eta edateko erraza. Bereziki gomendatua arrainekin, itsaskiekin eta gaztekin zerbitzatzeko.
Urtezahar gaueko plater nagusia
Oso denbora gutxian presta dezakezun plater nagusi bat oilasko betea da; urdaiazpikoz, gaztaz eta arrautzaz betea. Hotz zein bero zerbitza daiteke.
Hotz zerbitzatzen baduzu, nahikoa da ontzitik ateratzea, sarea kentzea eta xerratan ebakitzea. Baina zure gonbidatuek nahiago badute bero, minutu batean zartaginean presta dezakezu, 2 minutuz mikrouhin-labean potentzia maximoan, edo 5 minutuz labean 180 graduan.
Plater nagusi horretarako gure gomendioa Arteso ardo ondua da, tempranillo mahats-barietatez egina. Errioxako ardo bat, ahoan indartsua, biribila eta orekatua. Errubi gorria du kolorea, eta fruta helduaren eta txigortuen aromak ditu. Ongi dator errekiekin, haragiekin, gisatuekin, pastarekin, arrozekin, gaztekin, pateekin…
Urtezahar gaueko postrea eta ospakizuna
Probatu al dituzu gure txokolate- eta karamelu-basotxoak? Eta txokolate hirukoitzekoak? Bada, Urtezahar gaua aproposa izan daiteke haiekin gozatzeko.
Txokolatezkoak testura desberdinetako hiru geruza ditu, txokolate-zapore bizikoak, eta karameluzkoak txokolatea, galleta eta karamelua konbinatzen ditu. Beirazko ontzitxotan datoz biak.
Topa egingo dugu? Asturiasko sagardo aparduna gomendatzen dizugu, sagar erdigozoaren zapore orekatukoa. Ongi dator gaztekin, fruta lehorrekin, entsaladarekin, postreekin eta gozokiekin.
Ahaztu kristala. Zerbitzatu sagardoa gure Cava-kopa berrerabilgarrietan. Praktikoak eta ezin egokiagoak gau honetarako.
Ez duzu zertan kezkatu mahatsak prestatzeko unean ere, zeren eta baditugu Kontserbako mahatsak, jada zurituak eta hazirik gabe.
Ez dago Urtezahar gaua ulertzerik kotilioirik gabe. 3 koloretako poltsak ditugu: gorria, berdea eta urdina. Haietako bakoitzean, zenbait koloretako osagarriak aurkituko dituzu.
- Poltsa gorria: tronpeta, mozorroa, lepokoa, serpentina eta koroa.
- Poltsa gorria: tronpeta, mozorroa, lepokoa, serpentina eta koroa.
- Poltsa urdina: tronpeta, lepokoa, serpentina, kono-txanoa eta pailazo-sudurra.
Oharra: Produktu hauek laster egongo dira dendetan: Txokolate- eta Karamelu-basotxoak, Txokolate Hirukoitzeko Basotxoa, Eguberrietako tresneria, Mahatsa almibarretan eta Kotilioia.
Beste gomendio batzuk
Urte-amaierako gaua luzea izaten da; beraz, ez ahaztu gureGabonetako Gozokien aukera.
Ezagutzen dituzu Kristalezko ontzian sartutako gure kandela perfumatuak? Ondo etorriko zaizkizu giroa goxatzeko.