Ananarekin 3 errezeta gozo prestatzen irakatsiko dizugu.

Ananarekin prestatzeko errezetak, zapore tropikalekoak

2023ko urriaren 30a

Urte guztian arrakastarik handiena duten fruta tropikaletako bat anana da. Haren zapore gazi-gozoa heltze-puntuaren araberakoa da, baina, oro har, gozotasunaren eta azidotasunaren arteko oreka perfektuak erakargarri egiten du oso.

Itxura bereizgarria du, azal zimurtsukoa eta mami hori eta urtsukoa. Gutizia freskagarri hau postrerako fruta hutsa baino gehiago da, eta joko handia ematen du sukaldean. Anana onuragarria da digestiorako, antioxidatzaileak ditu, eta beste propietate ugari ere badauzka. Berezko eran kontsumitzea da egokiena, baina zenbait ideia on emango dizkizugu, fruta honi ahalik eta zuku gehiena ateratzeko.

Presta zaitez ananak sukaldean ematen dituen aukera zabalak ezagutzeko eta zure errezetei ukitu gozo eta exotikoa emateko.

Ananarekin prestatzeko 3 errezeta

Ananazko eta esne-gainezko moussea

3 Recetas con piña.

2 lagunentzako errezeta

1. Prestatu apur kurruskariak 25 g galletarekin: apurtu itzazu zati txikitan, hautsik atera gabe.

2. Zartagin batean, urtu 20 g gurin, galleta birrinduekin, 30 g intxaur txikiturekin, 2 koilarakada eztirekin eta 2 koilarakada koko arraspaturekin batera.

3. Egin su motelean 10-12 minutuz, eragiteari utzi gabe, guztia gorritu arte. Utzi hozten eta gorde geroko.

4. Birrindu anana, eta harrotu 100 g esne-gain. Nahasi esne-gaina anana birrinduarekin, mugimendu inguratzaileak eginez.

5. Banatu nahastea kopa edo edalontzi indibidualetan. Utzi hozten 2 orduz.

6. Zerbitzatzeko unean, jarri edalontzi edo kopa bakoitzari galletekin, intxaurrekin, eztiarekin eta kokoarekin egindako nahastea gainetik, eta azkenik, koilarakada bete koko arraspatu.

Anana- eta jogurt-irabiakia

3 Recetas con piña.

2 irabiaki egiteko errezeta

1. Zuritu anana-laurden bat, eta baztertu erdiko zatia. Zuritu mango-laurden bat ere.

2. Garbitu luzoker-erdi bat, moztu, eta kendu haziak.

3. Jarri guztia irabiagailuaren ontzian, eta gaineratu 2 edalontzitxo jogurt greko.

4. Irabiatu ondoren, gehitu izotz birrindua.

5. Eragin, eta zerbitzatu mendafin-orri batzuekin.

Poké bowl ananaduna eta otarrainxkaduna

3 Recetas con piña.

2 lagunentzako errezeta

1. Zuritu anana-laurden bat, eta kendu erdiko zatia. Zatitu kubotan.

2. Zatitu ahuakate-erdi xerratan.

3. Zuritu 8 otarrainxka egosi.

4. Prestatu poké bowla: plateraren oinarrian, kimuak; haien gainean, edalontzitxo bat basmati arroz, 8 cherry tomate, ahuakatea, otarrainxkak eta anana.

5. Ondu gatzarekin eta Teriyaki saltsa apur batekin, eta bota sesamo-hazi txigortuak gainetik.

Beste gomendio batzuk

4 errezeta gozo kalabazarekin nola prestatu irakatsiko dizugu.

Ezagutzen dituzu gure edari begetalak? Olozkoa, hurrezkoa, sojazkoa, arrozezkoa, almendrazkoa...

Gure zereal-aukera aukera ederra da zure saski orekaturako.