Nahi duzu ikasi postre bikain batzuk prestatzen gure Cocolizze bonboiekin eta Hur-turroiarekin?
Errezeta batzuk proposatuko dizkizugu, postrearekin arrakasta izan dezazun. Jarraitu irakurtzen, eta ikusi zer ezaugarri dituzten produktu horiek eta nola prestatu.
Cocolizze bonboiak
Barkillo kurruskariko esferak, koko-kremaz eta almendra osoz beteak eta landare-estaldura zuriz eta koko arraspatuz bilduak.
Hur-turroia
Txokolate esnedunezko turroia,esne- eta hur-zapore bereizgarria duen kremaz betea. Barruan, testura kurruskaria sortzen duten galleta-zatiak aurkituko dituzu.
Cocolizze-zko errezetak
Cocolizze tarta
Bizkotxorako:
- Berotu labea 175 graduan. Estali labeko paperez 15 cm-ko 3 molde.
- Ontzi batean, nahasi katilu bat eta erdi gari-irin, ¾ katilukada almendra eho, 2 koilarakadatxo legamia eta gatz pixka bat.
- Beste batean, irabiatu 170 g gurin eta katilukada bat eta erdi azukre, harrotu arte. Gehitu 3 arrautza, banan-banan. Eta, gero, banilla-adar bateko haziak.
- Azken nahasketa horri pixkanaka gehitzen joan behar zaio irinaren nahastea, 190 ml esne ere tartean sartuta. Nahasi dena espatula batekin.
- Bete moldeak, eta eduki 35 minutu inguru labean. Ikusten bada bizkotxoen goiko aldea oso azkar hasten dela gorritzen, estali zilarrezko paperez, erre ez daitezen. Utzi hozten, giro-tenperaturan.
Betegarrirako:
- Zartagin batean, nahasi 190 ml koko-esne eta banilla-adar bateko haziak. Noizean behin nahasiz joan, irakiten hasi arte; orduan, kendu sutatik. Utzi pixka bat epeltzen.
- Ontzi batean, irabiatu gainerako koko-esnea, arrautza baten gorringoa, 3 koilarakada azukre eta 2 koilarakada arto-irin fin. Gehitu pixkanaka koko-esnea.
- Jarri nahasketa berriro zartaginean, eta egin su bizian, eragiteari utzi gabe, loditu eta irakiten hasi arte.
- Iragazi nahasketa katilu batera, eta estali film-paperez, nahasketa ukitzen duela, gainean azalik egin ez dakion.
- Hoztu giro-tenperaturan eta, ondoren, sartu hozkailura, gutxienez 2 orduz.
Estaldurarako:
- Maria bainuan urtu tableta bat txokolate zuri, 50 ml harrotzeko esne-gainekin. Utzi hozten giro-tenperaturan.
- Nahasketa hozten denean, irabiatu harrotu arte eta gehitu koilarakada bat esne. Irabiatu pixka bat gehiago, ongi nahasi eta harrotu arte.
- Bizkotxo-geruzen artean, jarri betegarri pixka bat. Estali txokolate zuriz, eta apaindu Cocolizze bonboiekin eta almendra xerratuekin.
Cocolizze tiramisua
- Irabiatu 4 gorringo eta 120 g azukre Maria bainuan, harro gelditu arte. Utzi hozten.
- Hozten denean, gehitu 500 g mascarpone gazta eta 100 g koko arraspatu. Nahasi ongi.
- Zatitu 12 Cocolizze bonboi. Gehitu nahasketari.
- Nahasi 250 ml koko-esne eta banilla-adar bateko haziak.
- Geruzaka tartekatuz joan bizkotxoa (400 g), koko-esnetan bustita, eta mascarpone-krema. Azken geruzak kremazkoa izan behar du. Utzi hozten hozkailuan, gutxienez 2 orduz.
- Apaindu almendra xerratuarekin eta koko arraspatuarekin.
Hur-turroiz egindako errezetak
Hur-turroizko cheesecake-a
4 lagunentzako basotxoak:
- Maria bainuan urtu 125 g txokolate esnedun, urtzekoa, eta utzi epeltzen.
- Ontzi batean, nahasi 120 g mascarpone beste 120 g igurzteko gaztarekin eta 40 g azukrerekin. Pixkanaka-pixkanaka, gehitu txokolate urtua, eta gero 200 ml harrotzeko esne-gain. Utzi dena ongi nahasita. Azkenik, gehitu 100 g hur-turroi, zatituta, eta nahasi ondo espatula batekin.
- Basotxoen hondoan, jarri txokolate-galleta birrinduen geruza bat, baso bakoitzean 4 hur txikituta eta gainean gazta-krema. Utzi hozten, gutxienez ordubete.
- Zerbitzatu aurretik, apaindu hur-turroi zatitxo batekin eta hur xehatu gehiagorekin.
Hur-turroizko browniea
- Berotu labea 180 °C-an, eta forratu 20 x 20 cm-ko molde karratu bat labeko paperarekin.
- Urtu 50 g txokolate beltz, urtzekoa, 150 g gurinekin. Utzi pixka bat epeltzen.
- Ontzi batean, nahasi 2 arrautza 220 g azukrerekin, apartsu gelditu arte. Gehitu pixkanaka txokolate urtua eta 150 g irin legamidun bahetua. Nahasi.
- Azkenik, gehitu 150 g hur-turroi, zatituta, eta jarri nahasketa moldean. Egin labean 18-20 bat minutuz.
- Utzi hozten erabat, eta apaindu beste 20 g txokolate esnedun eta 20 g txokolate zuri urturekin.
Beste gomendio batzuk
Gozogintza maite baduzu eta hortxata eta halako produktu freskagarriekin ideiak behar badituzu, hemen duzu gure Hortxata-bizkotxoaren errezeta.