Fruta-urrindun edari freskagarria da Wild Panther cidera, eta oso hotz edan behar da.

Freska zaitez Wild Panther ciderekin. Bi zapore dituzu aukeran!

2023ko irailaren 29a

Freskagarriak gustuko badituzu, proba itzazu zapore berrietako ciderak. Fruta-urrineko edariak dira, eta oso-oso hotz edan behar dira. Bi zapore dituzu aukeran!

Senideekin edo lagunekin zaudela, edo atseden-une batez gozatzen ari zarela, Wild Panther cider gasdunek halako freskotasun-ukitu bat emango dizute.

Aukeratu zure zapore gogokoena!

Edari alkoholduna da, sagar-zuku kontzentratu hartzituarekin egina. 4 zapore dituzu aukeran:

Texto 1 Imagen Ciders

Sagar-cidera.

Oso ondo ezkontzen da zenbait aperitiborekin, hala nola lupinuekin.

Texto 3 Imagen Ciders

Marrubi-Lima ciderra

Marrubi- eta lima-zaporekoa. Edozein aperitibori laguntzeko, hala nola olibei.

Ezaugarriak eta kontserbatzeko era

  • Sagarra hartzituta egiten da edari hau.
  • % 4,5 alkohol du.
  • Banaka nahiz 200 ml-ko 12 botilatxoko packetan saltzen da.
  • Leku fresko eta lehorrean gorde behar da, eguzki-argitik babestuta eta inguruan usain bortitzik ez dela.

Wild Panther ciderak nola edan

  • Oso erraz edaten dira, eta egoki-egokiak dira aperitibotarako, kokteletarako eta edozein otordutarako.
  • Oso hotz edan behar dira. Horretarako, aurretik hoztu behar dira, eta ez zaie izotzik bota behar.
  • Edonolako edalontzietan har ditzakezu: kristal finekoan, luzean, kopan...
  • Ez astindu ireki aurretik.

Betiko edariez aspertuta bazaude eta zapore berrien bila bazabiltza, ez bilatu gehiago: aurkitu dituzu! Probatu ciderak, eta goxatu haien zapore bikainarekin. Gogoan izan: Hotz-hotz daudela edan!

Beste gomendio batzuk

Beste edari batzuk nahiago badituzu, hona hemen gure garagardo onenetako batzuk.

Eta alkoholik edan nahi ez baduzu, berriz, proba ezazu glutenik gabeko Steinburg % 0,0 garagardoa.