Segitu gure jarraibideei batata- eta pistatxo-plumcake bikain bat prestatzeko.

Batata- eta pistatxo-plumcakearen errezeta

2020ko otsailaren 28a

Hona hemen errezeta ezin hobe bat zure postre, gosari eta askarietarako: Batata- eta pistatxo-plumcakea, zapore gozo eta exotikoen konbinazio bikaina, familia eta lagun guztiak liluratuko dituena.

Ez duzu denbora askorik beharko; oso erraza da prestatzen, eta merezi du etxean egindako bizkotxo honen zapore bikainaz gozatzea. Urrats hauek egin besterik ez duzu.

Ikusi bideoan, pausoz pauso, batata- eta pistatxo-plumcakea prestatzeko errezeta

6 lagunentzako osagaiak:

  • 250 g batata
  • 4 arrautza
  • 75 g gurin, gatzik gabea
  • 150 g espelta-irin
  • 100 g datil
  • 50 g pistatxo
  • Zorro bat legamia
  • Gatza
  • Kanela
  • Eztia
  • Frutak nahierara: mangoa, papaia, platanoa, kiwia

Pausoz pauso:

1. Txikitu datilak eta pistatxoak.

Texto 1 Imagen Plumcake de batata y pistachos

Texto 2 Imagen Plumcake de batata y pistachos

2. Zuritu eta birrindu batata.

Texto 3 Imagen Plumcake de batata y pistachos

3. Irabiatu arrautzak eta gehitu gurin diluitua, gatz pixka bat eta kanela pixka bat.

Texto 4 Imagen Plumcake de batata y pistachos

Texto 5 Imagen Plumcake de batata y pistachos

4. Nahasturari datilak, pistatxoak eta batata gehitu. Nahasi.

Texto 6 Imagen Plumcake de batata y pistachos

Texto 7 Imagen Plumcake de batata y pistachos

Texto 8 Imagen Plumcake de batata y pistachos

5. Bahetu pixkanaka-pixkanaka irina eta legamia. Nahasi, nahastura homogeneoa izan arte.

Texto 9 Imagen Plumcake de batata y pistachos

6. Sartu nahastura molde batean, labeko paperarekin, eta jarri labean, aurrez berotuta, goitik eta behetik ematen diola, 180 °C-an, 40 minutuz.

Texto 10 Imagen Plumcake de batata y pistachos

7. Atera labetik, zerbitzatu eta jarri ezti pixka bat bizkotxoaren gainean.

Texto 11 Imagen Plumcake de batata y pistachos

8. Jarri fruta-mazedonia bat zure gustura: mangoa, papaia, platanoa eta kiwia, ezti-ukitu batekin.

Texto 12 Imagen Plumcake de batata y pistachos

Beste gomendio batzuk

Postreetarako, gosarietarako eta askarietarako errezeta errazak interesatzen bazaizkizu, gustatuko zaizu hau: Glutenik gabeko bizkotxoa, limoi-kremaz eta basoko fruituz betea. Goxo-goxoa!