Sasoiko baratze-marrubiez gozatzeko errezeta errazak

Baratze-marrubidun errezetak

2018ko apirilaren 10a

Udaberriarekin batera, hemen ditugu berriz Mercadonaren sasoiko baratze-marrubiak. Une honetako frutarik igurikatuenak izaten dira, beraien tonu gorrixka eta freskotasunagatik, eta prestatzeko orduan ematen dituzten aukerengatik. Elikadura-balio handikoak dira, zapore bikainekoak, eta umeen zein helduen gustukoak.

Baratze-marrubiak beste zapore gozo eta gaziekin batera

Baratze-marrubiek prestatzeko era ezberdinak onartzen dituzte: azukrearekin, laranja-zukuarekin eta esnegainarekin, adibidez. Beraien lurrin freskoa zapore gozo zein gazi edo azidoekin batera daiteke; esate baterako, era guztietako esnekiekin, izozkiarekin, edo are, hain konbentzionalak ez diren olio edo ozpinekin, hala nola Modenako ozpinarekin. Gainera, askotariko pastelak, tartak eta bizkotxoak egiteko ere zoragarriak dira.

Baratze-marrubiak: bedatsearen berri ematen diguten frutak

Espainiako baratze-marrubien sasoia otsailean hasi eta maiatz edo ekainera arte luzatzen da. Hauxe izaten da, beraz, horiek kontsumitzeko unerik onena, eta Mercadonako fruta eta barazkien atalean salgai dituzu.

Anima zaitez, bada, sasoiko baratze-marrubiak prestatzeko era zoragarri hauek probatzera, zuretzat pentsatu ditugu-eta. Bideo honetan, zure gonbidatuak harritzea zein erraza den ikusiko duzu.

Errezetak urratsez urrats jarraitzea gustuko duten horietakoa bazara, hementxe dituzu sasoiko baratze-marrubiak lau eratara prestatzeko argibide erraz-errazak:

Baratze-marrubiak azukrearekin

Bi pertsonarentzat

Osagaiak:

  • 250 gramo sasoiko baratze-marrubi
  • Azukre zuria edo beltza

Elaborazioa:

1. Baratze-marrubiak garbitu eta zatitu

2. Bol batean jarri

3. Azukrea nahieran gehitu, eta zerbitzatu

Fresones con azúcar Mercadona

Baratze-marrubiak laranja zukuarekin

Bi pertsonarentzat

Osagaiak:

  • 250 gramo sasoiko baratze-marrubi
  • Azukre zuria edo beltza
  • Unean bertan ateratako litro erdi laranja-zuku

Elaborazioa:

1. Baratze-marrubiak garbitu eta zatitu

2. Bol batean jarri

3. Azukrea nahieran gehitu

4. Laranja zukua erantsi, eta zerbitzatu

Fresones con zumo Mercadona

Baratze-marrubiak esnegain harrotuarekin

Bi pertsonarentzat

Osagaiak:

  • 250 gramo sasoiko baratze-marrubi
  • Esnegain harrotu edukiontzi bat (laktosarekin edo laktosarik gabe)

Elaborazioa:

1. Baratze-marrubiak garbitu eta zatitu

2. Bol batean jarri

3. Esnegaina erantsi

4. Beirazko kopan zerbitzatu, eta makilatxoak bailiran ebakitako baratze-marrubiekin apaindu

Fresones con nata Mercadona

Baratze-marrubiak Modenako ozpin baltsamikoarekin

Bi pertsonarentzat

Osagaiak:

  • 250 gramo sasoiko baratze-marrubi
  • Azukre zuria edo beltza
  • Modenako ozpin baltsamikoa
  • Oliba-olioa

Elaborazioa:

1. Baratze-marrubiak garbitu eta zatitu

2. Zartagin batean olio pixka bat jarri

3. Baratze-marrubiak salteatu azukre pixka batekin

4. Modenako ozpin baltsamiko tanta batzuk gehitu

5. Zartaginetik kendu eta bol batean jarri

Fresones con vinagre Mercadona

Penintsula eta Balearretan ditugun denda guztietako Mercadonaren baratze-marrubiak Huelvatik datoz. Kanariar Uharteetan, gainera, artxipelagoan bertan landutako Mercadonaren baratze-marrubiak ere aurki daitezke.

Bestetik, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura era Ingurumen Ministerioak abiatutako “Hemengo eta oraingo Frutak eta Barazkiak” ekimenarekin bat egiten du konpainiak, frutak eta barazkiak erregulartasunez kontsumitzearen onurak zabaltzeko asmoz. Izan ere, beren kalitate, zapore eta barietatearengatik nabarmentzen dira frutak eta barazkiak, eta bizitasuna ematen diote organismoari.

Beste Zenbait Iradokizun

Txokolatea gustuko baduzu, txokolatedun baratze-marrubien errezeta probatzera animatzen zaitugu. Horrez gain, Hacendado granola edo banilla izozkiarekin ere har ditzakezu sasoiko baratze-marrubiak.