Eguneko edozein momentutan zapore pittin bat txerta ezazu 100 gramoko Hacendado esnedun txokolate berriarekin. Zurekin eraman nahi duzun lekura, edo etxean bertan gozatu.

Hacendado esnedun txokolate berria

2018ko apirilaren 03a

Kakao mota ugari bereiz daitezke haren zaporeari eta elaborazioari erreparatuz. Eta Hacendadoren 100 gramoko glutenik gabeko esnedun txokolate berria aurkezten dizugu guk.

Beste ezaugarri batzuen artean, eztia eta krematsua izateagatik nabarmentzen da. Eta 100 gramo besterik ez duen txokolate-tableta izanik, primerakoa da noranahi eraman eta zeuk nahi duzunean atsegin hartzeko. Hori ez ezik, zure despentsan ere egon behar da, gosaltzeko edo askaltzeko gainerako produktuen ondoan.

Noiznahi gozatzeko moduko esnedun txokolatea

Goizez, arratsaldez, gauez… eguneko edozein momentu izan daiteke zure burua mimatu eta 100 gramoko Hacendado esnedun txokolate berria ahogozatzeko aproposa. Glutenik gabekoa da, eta kakao eta esne zapore eztikoa. Hutsik har dezakezu, edo kafez edo infusioez lagundurik, esate baterako.

Toki lehor eta freskoan gorde ezazu, usainen eraginetik kanpo. Kontuan hartu 18 eta 20 gradu artean kontserbatzen dela ondoen; udan, hortaz, hozkailuan edukitzea izan daiteke egokiena, batez ere eguraldi beroko leku batean bizi bazara.

Beste Zenbait Iradokizun

100 gramoko Hacendado esnedun txokolatea are goxoagoa izango da Hacendado infusioekin konbinatzen baduzu. Eta gozoki gehiagoren bila ari bazara, probatu gure tiramisuz edo karameludun gofrez betetako gailetak.