Ikasi gure gelatinekin hiru errezeta gozo prestatzen.

Badakizu zenbat gauza presta ditzakezun gure gelatinekin?

2023ko uztailaren 04a

Gustatzen zaizkizu gelatinak? Postre arin eta freskagarri hau udarako aukera bikaina da, txiki eta handien gustukoa.

Bakarrik kontsumitu ditzakezu, edo errezeta hauen arabera prestatuta. Eman gutizia dibertigarri bat zeure buruari proposamen tradizionalenen alternatiba hauekin.

Jarri zure sormena martxan, eta zabaldu zaporez, testuraz eta kolorez betetako mundu berri bat zure postreentzat. Aukeratu gustukoen duzun zaporea: marrubia, anana, ahabiak… Zein aukeratuko duzu?

Gure gelatinekin presta daitezkeen errezetak

Bazenekien gelatinak hainbat modutara kontsumi daitezkeela? Hona hemen horiekin presta daitezkeen errezeta goxo batzuen proposamenak. Prestatzeko oso errazak eta ezin goxoagoak! Hartu gogoan, eta utzi harrituta zure gonbidatuak!

Marrubizko moussea

Ingredientes para una Mousse de fresa con gelatina de Mercadona

Osagaiak:

  • Marrubi-gelatinaren zorro bat
  • 500 g jogurt greko
  • 500 g marrubi

Nola prestatu:

1. Prestatu marrubi-gelatina, eta gorde hozkailuan, solidotu arte.

2. Birrindu marrubiak.

3. Irabiatu gelatina eta jogurt grekoa.

4. Gehitu marrubi birrinduak aurreko prestakinari, eta nahasi.

5. Hoztu nahastea hozkailuan, sendotasuna lortu arte.

Anana-tarta

Ingredientes para una tarta de piña con gelatina de Mercadona

Osagaiak:

  • María galleten pakete bat
  • 100 g gurin
  • 2 anana-lata txiki
  • 500 ml harrotzeko esne-gain
  • 2 gelatina-zorro (bat betegarrirako eta beste bat estaldurarako)
  • Mendafina, apaintzeko.

Nola prestatu:

1. Prestatu anana-gelatinaren zorro bat, eta gorde hozkailuan. Ia hotza egon behar du, baina mamitu gabe.

2. Birrindu galletak, eta gehitu urtutako gurina.

3. Jarri orea moldearen hondoan. Gorde hozkailuan.

4. Harrotu esne-gaina. Oso hotza badago, errazagoa izango da harrotzea.

5. Gehitu lehen prestatu dugun anana-gelatina, eta nahasi dena mugimendu inguratzaileekin.

6. Bota nahastea moldean, eta gorde hozkailuan 4-5 orduz. Egun batetik bestera uzten baduzu, askoz hobeto.

7. Prestatu anana-gelatinaren beste zorro bat.

8. Bol batean, jarri anana bere zukuarekin eta azukrearekin, irabiatu eta iragazi. Eraman nahastea sutara, eta, irakiten duenean, gehitu gelatina. Nahasi dena hagaxka batekin, eta utzi hozten hozkailuan, mamitu gabe. Hoztutakoan, bota tartaren gainean, geruza baten modura.

Panna cotta ahabia-gelatinarekin

Ingredientes para una Pannacotta con gelatina de arándanos de Mercadona

Osagaiak:

  • 300 ml esne-gain
  • 150 g gazta-krema
  • 70 g azukre
  • 6 xafla gelatina neutro
  • Ahabia-gelatina zorro bat
  • 200 ml ur

Nola prestatu:

1. Jarri uretan gelatina-orri neutroak, hidratatzeko.

2. Ontzi batean, jarri berotzen esne-gaina, gazta-krema eta azukrea, eta eragin osagai guztiak bat eginda egon arte.

3. Irakin gabe baina ondo bero dagoenean, gehitu gelatina-orri neutroak xukatuta.

4. Nahasi erabat disolbatu arte. Kendu sutatik, eta gorde.

5. Ontzi batean, berotu ura; irakiten hasten denean, gehitu ahabia-gelatina. Eragin erabat disolbatu arte.

6. Kendu sutatik, eta gorde.

7. Panna cotta muntatzeko, bota moldeetan ahabia-gelatinazko geruza bat, eta utzi hozten.

Solidotutakoan, gehitu panna cottazko geruza bat, eta utzi solidotzen.

8. Egin gauza bera beste behin ahabia-gelatinazko geruza batekin eta panna cottazko beste geruza batekin; kontuan hartu geruza bat gehitu aurretik aurrekoak solidotuta egon behar duela.

9. Panna cotta moldetik ateratzeko, eragin moldeen kanpoaldeari ur epelean segundo batzuetan.

Beste gomendio batzuk

Gure Hacendado Abiarazlearekin era guztietako errezeta gozoak egin ditzakezu: bizkotxoak, magdalenak eta abar.

Prestatu Pomelo- eta jengibre-irabiakia, udako freskagarriena.

Zaindu zure goizak gosari perfektua egiteko hiru iradokizun hauekin. Aukeratu gogokoen duzuna.