Probatu dituzu gure Arto-talotxoak? Hamaiketakoan, askarian eta otordu artean jan ditzakezu, ogiaren ordez, hutsik edo beste osagai batzuekin konbinatuta. Zuk nahi bezala!
Gainera, oso erosoak dira noranahi eramateko. Edozein motxila edo poltsatan sartzen dira. Lanera eraman ditzakezu, ikastetxera, gimnasiora, bidaia batera askari gisa... Ez ahaztu zure saski orekatuan sartzeaz, eta goza itzazu edozein tokitan.
Arto-talotxoen beste ezaugarri batzuk
- Artoz bakarrik eginak daude.
- Zaporetsuak, kurruskariak eta erresistenteak dira, eta oinarri gisa erabil daitezke beste elikagai batzuekin konbinatzeko.
- Snack guztiz gomendagarria elikadura orekatua izan nahi baduzu.
- Aproposak dira era guztietako kirolarientzat eta beren burua zaindu nahi dutenentzat.
- 30 kcal baino gutxiago talotxo bakoitzeko.
- 80 g karbohidrato dituzte 100 g-ko.
- Gantz eta gantz ase gutxi dituzte.
- Azukre gutxi dute.
- Ogiaren ordezko gisa erabil daitezke.
- Asegarriak dira: aseta sentitzen laguntzen digute kaloria asko ahoratu beharrik gabe.
- Banakako 4 poltsatxotan datoz. Hala, ezin hobeto kontserbatzen dira, testura eta zaporea aldatu gabe, eta beti daude kurruskari.
- Gainera, oso formatu erosoa da edozein tokitara eramateko.
Gure Arto-talotxoak jateko 3 ideia
Arto-talotxoek prestatzeko aukera asko ematen dituzte, oso moldagarriak dira, eta gozoarekin nahiz gaziarekin konbina ditzakezu. Era guztietako osagaiekin jateko ezin egokiagoak dira.
Begira zer 3 iradokizun gozagarri ditugun zuretzat. Goxo-goxoak daude, eta azkar batean prestatzen dira!
Ahuakatea limarekin, Cherry tomateekin eta izokin ketuarekin
Hamaiketako edo askari gisa edo otordu artean jateko mokadu osasungarria. Jarri talotxoaren gainean, eta gozatu zapore-nahasketa bikain honetaz. Gainera, begietatik sartzen da, kolore-konbinazio erakargarria baitu. Oso iradokizun naturala eta nutritiboa da, eta limaren ukitu zitrikoa du.
Indioilarra xerratan, ricotta gazta eta ardi-mihiak
Beste proposamen azkar, arin, osasungarri eta natural bat. Arto-talotxoarekin bikain ezkontzen diren hiru osagai, zapore bikaineko snack bat eskaintzeko. Kaloria gutxiko eta proteina askoko iradokizun bat.
Kakahuete-krema, platanoa eta % 85eko txokolate birrindu pixka bat
Gourmet osasungarrien apustua handituko dugu! Beren burua zaintzea gustatzen zaien gozozaleenentzako iradokizuna da hau.
Arto-talotxoak harmonia ederrean nahasten diren hiru osagai hauen oinarria dira. Kakahuete-kremak energia-eduki handia du, eta platanoak bitaminak ematen dizkigu. Txokolate birrinduarekin zapore-ukitu magikoa ematen diogu. Ezin hobea kirolarientzat eta edozein jatordutan postre gisa jateko.
Beste gomendio batzuk
% 54 txokolate beltzez bustitako Arto-talotxoak topatu ditzakezu, askotariko beste Arroz-talotxo batzuez gain.
Gure Poltsikoko frutarekin, frutaren onura guztiak bizkor eta modu desberdin batean aprobetxa ditzakezu.