Zure aire-frijigailuan/air fryerean prestatzeko moduko zenbait produktu eskaintzen dizkizugu.

Aire-frijigailuan egiteko moduko Mercadonaren produktuak

2024ko otsailaren 22a

Ba al dakizu zertarako balio duen aire-frijigailu edo air fryer batek? Elikagai-mota ugari frijitzeko eta erretzeko balio du. Janariak prestatzeko modu erraz eta eroso bat da, gero eta ezagunagoa. Gainera, gantz gutxiago jaten dugu horri esker. Beraz, ezin hobea da modu osasungarriagoan jateko.

Denbora bat daramagu gure produktuekin lanean mota horretako frijigailuetan prestatzeko aukera izan dezazun.

Jarraian, hainbat produktu aire-frijigailuan prestatzeko deskripzio labur bat emango dizugu. Denetik presta dezakezu: arraina arrautza-irinetan, barazki izoztuak, kroketak, lasagnak... Itxura ona du, ezta?

Egin gure produktuak zure aire-frijigailuan

Arraina arrautza-irinetan

Productos en tu freidora de aire: Pescados rebozados

Arraina arrautza-irinetan aire-frijigailu moderno batean prestatzeko zer produktu dauzkagun erakutsiko dizugu. Emaitza osasungarriagoa izango da, eta beti bezain kurruskaria eta erakargarria.

Legatza ogitan pasatuta: Ogi finetan pasatua dago. Ez da desizoztu behar prestatu aurretik. 10 minutu 200ºC-an, eta prest!

Legatz-xerrak: Oso zukutsuak. Arrautza-irinetan pasatuta daude, eta horrek ukitu gozo-gozoa ematen die. Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. Egin 8 minutuz 200ºC-an. Primeran geratuko zaizkizu.

Legatz-figuratxoak: Forma dibertigarriak dituzte txikienentzat: izarrak, itsas zaldiak, arrainak... Ogi finetan pasatuta daude. Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. 6 minutu besterik ez 200ºC-an, eta prest.

Legatz-taketak: Ez dute sekula huts egiten. Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. Puntu-puntuan egoteko, egin 8 minutuz 200ºC-an.

Legatz-hagatxoak: Oso bigunak eta kurruskariak. Ogi finetan pasatuta daude, eta glutenik gabeak dira. Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. 200ºC-an 10 minutuz egiten badituzu, mundialak egongo dira. Probatu!

Txibierro ogitan pasatuak: Pota-zerrendak arrautza-irinetan, denek atsegin duten klasiko bat. Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. 7 minutu besterik ez 200ºC-an, eta prest izango dituzu.

Otarrainxka arrautza-irinetan pasatuak: Otarrainxkak beste era batean jateko oso modu gozo bat. Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. 8 minutu soilik behar dituzte 200ºC-an.

Bokartak (Kanarietan izan ezik): Bokarta-xerrak tenpuran. Oso gozoak, arrautza-irinaren puntu kurruskari ezin hobearekin. Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. 6 minutu behar dituzte 200ºC-an, besterik ez. Ez geratu probatu gabe!

  • Tenpuratan pasatuak.
  • Ez desizoztu.
  • Egin 6 minutuz 200ºC-an.

Txipiroi irineztatuak (Huelva, Cádiz eta Málagan izan ezik). Arrautza-irinetan pasatutako arrain honekin ere beti asmatzen da. Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. Egin 7 minutu 200ºC-an, eta asmatuko duzu!

Oharra: gogoan izan unitateen artean tarte bat utzi behar duzula, modu uniformean egin daitezen.

Patatak, ataletan moztuta

Productos en tu freidora de aire: Patatas gajo

Klasiko zoragarri hau edonori gustatzen zaio, patatak ataletan uniformeki moztuta datozelako eta testura kurruskaria dutelako. Ultraizoztutako produktu bat denez, patatek propietate guztiak eta jatorrizko zaporea gordetzen dituzte. Primerakoak dira labean, zartaginean edo aire-frijigailuan egiteko. Eta oso erosoak, egiteko prest datozelako: zuritu eta moztu behar ez dituzunez, denbora eta lana aurreztuko dituzu. Izan beti eskura!

Gutizia izoztuen sorta

Productos en tu freidora de aire: selección de delicias congeladas

Legatz-kroketak: Tenpuraren gisara arrautzaztatuta datozen legatz-kroketek liluratu egingo zaituzte. Kroketarik hoberenen urrezko araua betetzen dute: kanpotik kurruskariak; eta barrutik krematsuak. Aukera ezin hobea dira izozkailuan izateko beti. Hasieran jateko, mokaduetarako, bazkaldu edo afaltzeko... Kroketa hauek zur eta lur utziko zaituzte aldiro. Egin proba eta prestatu zure aire-frijigailuan. Ez zaizu damutuko!

Prestatu izozturik zuzenean, 6 minutuz 200ºC-an. Ondoren, itxaron 2 minutu eta... Gozatu!

Gazta-makilatxoak

Ezagutzen al dituzu txikiak eta nagusiak konkistatzen dituzten gouda gaztazko makilatxo tentagarri hauek? Ezinbestekoak dira zure izozkailuan. Ikusiko duzu aire-frijigailuan egiten dituzunean. Makilatxoen zapore suabeari laguntzeko, probatu marrubi edo ahabizko marmeladarekin, edo erabili sormena zure saltsarik gogokoenarekin.

Sartu aire-frijigailuan zuzenean, izoztuta, eta egin kopuru txiki bat aldiro. 6 minutu soilik behar dituzte 180ºC-an.

Atun-enpanadillak

Ba al zenekien betiko atun-enpanadillak ere aire-frijigailuan egin ditzakezula? Gozatu enpanadillez otorduen hasieran, hamaiketakoan edo askarian. Arrakasta ziurtatuta dago!

Ez dira desizoztu behar prestatu aurretik. Margotu goialdea arrautza irabiatuz, eta jarri enpanadillak elkar ukitu gabe. Era horretan, 200ºC-an 6 minutu soilik beharko dituzu.

Barazki-tenpura

Barazki-tenpura bikaina jan dezakezu aire-frijigailua erabiliz. Gozatu haren arrautza-irin fin eta kurruskariaz. Ondo ateratzen da beti. Bikaina da otorduen hasieran, eta denei gustatzen zaie. Eta txikiek barazkiak erraz eta gozo jateko modu bat da. Egin tenpura 7-9 minutuz 200ºC-an, eta zerbitzatu zure saltsa gustukoenarekin!

Barazki izoztuak

Productos en tu freidora de aire: verduras congeladas

Baratxuri freskoak

Erabilera askoko osagai bat da. Zapore suabea eta leuna dute, baratxuri arruntak ez bezalakoa. Horregatik, aire-frijigailuan egin ditzakezun beste plater askoren aliatu aparta da. Oso estimatuak dira sukaldaritza mediterraneoan, eta ukitu berezia ematen diete entsaladei, nahaskiei, tortillei eta zopei. Oso aukera ona dira sukaldean denbora gutxiago pasatzeko freskotasuna eta zaporea sakrifikatu gabe.

Orburutxoak / Orburu zatituak (ez daude eskuragarri aldi baterako):

Orburuen zaporea atsegin baduzu baina prestatzeko denborarik ez baduzu, orburu ultraizoztuak aukera praktiko eta eroso-erosoa dira, eta ahalmen nutritibo osoa gordetzen dute. Erabilera askoko barazki bat da, eta zuntz, bitamina, magnesio eta antioxidatzaile ugari ditu. Orburu zatituak nahiz orburutxoak... Ez geratu orburuak zure elikaduran sartzearen onurak probatu gabe.

Arto gozoa

Artoaren zaporeaz eta freskotasunaz urte osoan gozatzeko aukerarik onena. Heldutasun-punturik onenean biltzen da, eta, gero, ultraizozten da bertute nutrizional guztiak eta berezko gozotasuna gordetzeko. Oso ukitu ona da entsaladei, gisatuei eta eltzekariei botatzeko, eta plater nagusien hornigai aparta dira.

Productos en tu freidora de aire: verduras congeladas (brócoli, coliflor...)

Azalorea

Azalorea oinarrizko mantenugaien (bitaminak, mineralak, zuntza...) iturri ederra da, eta, gainera, osasungarria da eta ia ezinbestekoa elikaduran. Ultraizozteko prozesuaren bidez, propietate nutritibo handiak eta berezko testura kurruskaria gordetzen dira. Atera etekinik handiena haren onurei aire-frijigailuan eginez.

Azalorea, brokolia eta azenarioa

Eguneroko otorduetan barazkiak gehitzeko aukera praktiko eta osasungarri bat da nahaste hau. Azalore, brokoli eta azenario ultraizoztuen nahastea edozein unetan jan dezakezu. Zapore freskoa ematen du, eta, gainera, onura nutrizional asko ditu. Eta aire-frijigailuan egin dezakezu!

Brokolia

Otorduetan barazki freskoak eta osasungarriak hartu nahi badituzu urteko edozein sasoitan, brokolia beti dago eskura. Propietate antioxidatzaile eta digestibo nabarmenak ditu. Probatu al duzu aire-frijigailuan eginez?

Oilasko- eta indioilar-mokaduak arrautza-irinetan

Productos en tu freidora de aire: bocados de pollo y pavo rebozado

Oilasko-nuggetak

Haur askoren gustukoenak dira, arrautza-irin finak kurruskari bihurtzen dituelako kanpotik, eta bigunak dira barrutik. Berdin du otorduen hasieran edo afaltzeko jaten badituzu, apartak dira beti. Hartu ketchuparekin edo zure saltsarik gogokoenarekin.

Egin 10-12 minutuz 200ºC-an. Aholku bat: eman buelta, erdi eginda daudenean.

Indioilar-nuggetak

Oilasko-nuggetak bezalaxe, etxeko txikienen gogokoenak dira, baina indioilar-haragi suabe eta arinarekin. Ongietorriak eta gozo-gozoak dira beti, baita aire-frijigailuan eginda ere. Glutenik eta laktosarik gabeak!

Berdin prestatzen dira: 10-12 minutu 200ºC-an, eta denbora-erdia pasatzen denean buelta ematea komeni da, bi aldeak uniforme geratzeko.

Oilasko-gutiziak

Oilasko-bularki marinatuzko puska erakargarriak, arrautza-irin kurruskari atsegingarriarekin estaliak. Arto-irinetan pasatuak. Nola nahiago dituzu? Otorduen hasieran, zizka-mizka gisa edo afariko plater nagusirako? Imajinatzen dituzu Zesar entsalada batean?

Desizoztu gabe, ipini frijigailuaren erretiluan oliorik gabe, eta egin 180ºC-an 10-12 minutuz. Bi aldeak uniformeak izateko, erdi eginda daudenean buelta ematea komeni da.

Crispy oilaskoa (apiriletik aurrera supermerkatu guztietan)

Oilaskoa AEBko estiloan jan nahi duzu? Arrautza-irinetan pasatutako oilasko-zati marinatu hauek espeziaz onduta daude eta kurruskari-kurruskariak dira. Aperitiboan jan ditzakezu, edo lagunekin antolatutako zizka-mizka berezietan, bazkaltzeko, afaltzeko... Erantsi zure saltsarik gustukoena.

Lan bakarra 15 minutuz egitea da, 200ºC-an, eta, uniforme geratzen direla ziurtatzeko, eman buelta, erdi eginda daudenean.

Lasagna eta kaneloi izoztuak

 Productos en tu freidora de aire: lasañas y canelones congelados

Ba al zenekien gure lasagna eta kaneloi izoztuak aire-frijigailuan egin daitezkeela? Dakarten ontzia ere aire-frijigailuan erabil daiteke, eta, beraz, ez duzu etxeko ontzirik zikindu beharko.

Lasagna Boloniako erara

Boloniar saltsa gustatzen zaizu? Lasagna izoztu hauek gratinatu kurruskari eta zukutsua dute, eta izoztuta gordeta edukitzea oso praktikoa da. Edozein bazkari edo afaritan plater nagusia inprobisa dezakezu horrela. Eta oso erraza da aire-frijigailuan prestatzea.

Atunezko lasagna

Pastazale amorratua bazara eta atunaren zapore nahasezina nahiago baduzu, hau ere aukera bikaina da afaria minutu gutxitan antolatzeko. Ezinbestekoa zure izozkailuan. Animatzen?

Barazki-lasagna

Zapore-konbinazio hau probatu gabe eutsiko al diozu? Benetan erakargarria da: barazki-sorta gozo bat, bazkari eta afarietarako aukera arin eta nutritiboa. Eduki beti eskura izozkailuan.

Haragi-kaneloiak

Italiar inspirazioarekin jarraitzen dugu: oraingoan, kaneloi beteak, gratinatu eta kurruskariak. Bazkari edo afarietarako beste plater nagusi bat, oso erraz egiten dena: haragi-kaneloiak, zapore biziekin eta testura suspergarriekin.

Prestatzeko prozesua berdin-berdina da lasagna eta kaneloi izoztu guztiekin:

Desizoztu gabe, kendu bilgarria, ipini aire-frijigailuan eta egin 20 minutuz 180ºC-an.

Aire-frijigailuarekin erabilgarriak diren sukaldeko tresnak

Complementos de cocina de Mercadona útiles con air fryer

Aire-frijigailua beti garbi edukitzeko aukerak ere baditugu Mercadonan. Landare-papera eta aluminiozko moldeekin, edozer egiteko prest izango duzu beti.

Landare-papera

Dentsitate handiko paper natural honek propietate iragazgaitzak eta itsasgaitzak ditu, eta primerakoa da sukaldean erabiltzeko. Kontserbazio-funtzioak ditu, erresistentzia handia dauka beroaren aurrean (220ºC-raino), eta aire-frijigailua asko ez zikintzeko balio du. Ez da elikagaietara itsasten eta ez da hausten. Beraz, janaria prestatzea errazten du, eta aire-frijigailua garbiago mantentzen laguntzen du. 32 x 42 cm-ko 30 orri datoz.

Oharrak:

  • Ebaki papera oinarria estaltzeko behar den neurrian.
  • Ez du zuzenean ukitu behar sua, erresistentzia elektrikoa edo aire-frijigailuaren haizagailua.
  • Jarri gainean elikagai behar bezain pisutsuak, gorantz ez altxa ez dadin.

Aluminiozko moldea

Labean edo aire-frijigailuan erabil daiteke. Errezetak prestatzeko aukera ona da. Hainbat formatu daude, aire-frijigailu mota bakoitzera egokitzeko. Era horretan, ez duzu frijigailua zikinduko. Ontzian zerbitza daiteke zuzenean, eta prozesua are gehiago sinplifikatu.

Oharrak:

  • Ez du zuzenean ukitu behar sua edo erresistentzia elektrikoa.
  • Ez da komeni oso elikagai azidoak edo gaziak luze ukitzea, izoztuta ez badaude.

Beste gomendio batzuk

Arraina egiteko errezetak nahi badituzu, asko gustatuko zaizkizu atuna eta ahuakatea duten takoak. Gure errezeten atalean arraina prestatzeko askoz errezeta gehiago dituzu.

Gozatu entsalada bertikalen bost errezeta hauetaz, oso entsalada praktiko eta nutritiboak dira eta.

Gure zereal-aukera ere egokia da zure elikadura orekaturako.