Ikasi ahuakatea duten 4 errezeta gozo-gozo prestatzen.

Ahuakatearekin egiteko 4 errezeta zoragarri

2023ko urriaren 30a

Ahuakatea zure dietaren parte da? Oso elikagai gomendagarria da zure saski orekaturako. Haren zapore leun, koipetsu eta gozoa dela eta, osagai aparta da zure plater gozo eta gazietarako. Baina testura eta mami leun eta krematsua dira ahuakatearen ezaugarri bereizgarrienak. Izan ere, ezin hobea da zerbaiten gainean zabaltzeko eta saltsetan nahasteko.

Horregatik guztiagatik, joko handia ematen du mota askotako plateretan: guakamolea, entsaladak, sandwichak, txigorkiak, gosariak, plater nagusiak eta mota guztietako errezetak.

Baina ahuakatea janari gozo bat baino gehiago da. Gainera, nutrienteak hobeto xurgatzen laguntzen duten gantz osasungarrien iturri aberats bat da. Bestalde, aberatsa da bitaminatan, mineraletan eta zuntzetan. Zuntza ezinbestekoa da digestio onerako, asetasuna mantentzen laguntzen du, eta odoleko azukre-maila erregulatzen du.

Nola gustatzen zaizu gehien ahuakatea? Gogoan izan berezko eran kontsumitzea dela haren propietate guztiak aprobetxatzeko modurik onena. Horregatik, 4 errezeta gozo hauek iradokitzen dizkizugu.

Ahuakatearekin prestatzeko 4 errezeta urratsez urrats

Kono ahuakate- eta izokin-kremaz barrubeteak

Paso a paso para preparar 4 recetas con aguacate.

2 lagunentzako errezeta (2 kono pertsonako)

1. Zabaldu 4 talotxoak, eta egin ebaki bat, erditik muturretako batera. Biribilduz, osatu kono bat, eta eutsi zotz batekin.

2. Egin labean 180 ºC-ra. Zaindu tinko eta gorri geratzen direla, baina ez daitezela gehiegi egin.

3. Zuritu ahuakate bat, kendu hazia, eta zanpatu sardexka batekin, krema bat lortu arte. Bota gatza, eta nahasi lima baten zukuarekin.

4. Bete konoak ahuakate-kremarekin, eta, ondoren, gehitu 100 g inguru izokin ketu, laukitxotan (pakete osoa).

5. Amaitzeko, hautseztatu tipulin apur bat.

Ahuakate-, oilasko- eta gazta-sandwicha

Paso a paso para preparar 4 recetas con aguacate.

2 lagunentzako errezeta

1. Txikitu fin-fin ozpinetako 2 luzoker, eta nahasi 100 g oilasko errerekin (zerrendatan) eta 2 koilarakada zabaltzeko gazta leunekin.

2. Zatitu ahuakate bat zerrenda finetan; ez dezatela forma gal.

3. Zabaldu oilasko-nahastea moldeko ogiaren 2 xerratan (% 55 zekalea duen ogia), eta jarri ahuakate-zerrendak gainean, gainazal guztia estaltzen dutela.

4. Estali beste 2 ogi-xerrekin, moztu triangelutan, eta zerbitzatu.

Kimu-, ahuakate-, intxaur- eta mugurdi-entsalada

Paso a paso para preparar 4 recetas con aguacate.

2 lagunentzako errezeta

1. Zatitu ahuakatea xerratan.

2. Entsalada prestatzeko, jarri oinarrian kimuak (100 g inguru), koilarakada bat intxaur, mugurdiak nahierara eta ahuakate-xerrak.

3. Prestatu ozpin-olioa 3 koilarakada oliorekin, koilarakada bat sagar-ozpinekin eta Dijoneko mostaza apur batekin.

4. Ondu entsalada eta zerbitzatu, bi lagunen artean partekatzeko.

Ahuakate cherry tomatez eta mozzarellaz barrubeteak

Paso a paso para preparar 4 recetas con aguacate.

2 lagunentzako errezeta

1. Ebaki 2 ahuakate erditik, atera hazia eta egin plantxan, oliorik gabe, minutu batez edo bi minutuz.

2. Jarri ontzi batean 6 cherry erdibituta, 6 perla-mozzarella, 2 koilarakada olio eta koilarakada bat Modenako krema baltsamiko.

3. Nahasi guztia eta zerbitzatu.

Beste gomendio batzuk

Ahuakatea protagonista duen produktu prestatu baten bila zabiltza? Gure Guakamolea da aukerarik onena: % 95 ahuakate freskoa!

Zure prestakinetarako inspirazio gehiago behar baduzu, hemen dituzu gari-talotxoak prestatzeko trikimailu original hauek.

Ikus itzazu zure gosari orekatuetarako 3 ideia hauek. Ohikoa, arina ala proteina ugarikoa nahiago duzu?