Partekatzeko hasierako 4 plater azkar prestatzen irakatsiko dizugu, erraz-errazak laurak ere.

4 hasierako plater bizkor partekatzeko, zapore apartekoak

2023ko urriaren 26a

Gabonetan, otorduak aukera paregabea izaten dira adiskideekin eta familiarekin une eta zapore bereziak partekatzeko. Mahai-inguruko tradizio horrek gure maitasun eta batasunaren ikur bilakatu ditu otorduak.

Jarraian, lau hasierako plater aurkezten dizkizugu, oso bizkor eta erraz egiteko modukoak; primerakoak dira elkarrekin partekatuz gozatzeko. Eta kontuan izan: erraz prestatzekoak bai, baina baita zapore eta presentzia bikainekoak ere. Ezinbestekoak aurtengo Gabon jaietarako.

4 pertsonarekin partekatzeko 4 errezeta, pausoz pauso

Vol au ventak tartarrarekin eta galeper-arrautzekin

Vol au ventak eskuragarri Gabonetako kanpainan

1. Ebaki fin-fin 2 exalotak, ozpinetako 4 luzokerrak eta tipulin apur bat.

2. Nahasi guztia 2 koilarakada oliba-oliorekin eta koilarakadatxo-erdi mostazarekin. Eman gatza eta piperra.

3. Ebaki 150 g txahal-azpizun karratu txikitan.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

4. Gaineratu aurreko nahastea eta ongi nahasi.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

5. Berotu vol au ventak labean 5 bat minutuz 180 ºC-ra.

6. Hoztu. Bete nahastearekin.

7. Amaitzeko, jarri plantxan egindako galeper-arrautza bat gainean. Berehala jatea gomendatzen da.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

Foie freskoa marmeladarekin txigorkian

Foie freskoa eskuragarri Gabonetako kanpainan

1. Egin ahate-gibela alde bietatik zartagin oso bero batean, oliorik gabe, gorritu arte.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

2. Ebaki beirazko ogia erditik, eta erdi bakoitza berriz ere bitan ebaki; 4 xerra izango dituzu hala.

3. Txigortu, eta jarri foie-puska bat xerra bakoitzaren gainean.

4. Xerra bakoitzaren gainean, jarri koilarakadatxo bat tomate-marmelada, gatz apur bat ezkatatan eta tipulatx-adartxo bat.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

Izokinezko eta mascarponezko vol au ventak

Vol au ventak eskuragarri Gabonetako kanpainan

1. Nahasi 150 g mascarpone gatzarekin eta piperbeltzarekin, usain-belar xehatuekin (tipulina, albaka eta martorria) eta limoi-zuku apur batekin.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

2. Jarri mascarpone-nahastea vol au venten barruan, eta gaineratu izokin ketuaren xerra txikiak edo karratutxoak.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

3. Amaitzeko, apaindu arrautza harituarekin (eskuragarri Gabonetako kanpainan) eta limoi-azal arraspatu apur batekin.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

Olagarro txingarreztatua hummusaren gainean

1. Gorritu olagarro-erroak plantxan edo zartagin batean. Ondoren, zatitu.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

2. Zabaldu hummusa plater edo erretilu batean, eta jarri olagarro-zatiak gainean.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

3. Hautseztatu piperrauts gozo apur bat eta gatz-ezkatak.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

4. Bota turrusta eder bat oliba-olio.

4 entrantes rápidos de sabores extraordinarios para compartir.

Beste gomendio batzuk

Gabonetan, une gozo askoak partekatuko dituzu gure Turroi eta Bonboi aukera ikusgarriarekin.

Apuntatu Gabonetako soberakinak aprobetxatzeko 4 errezeta hauek.