Mercadonak erabiltzen duen gas natural likidotuz higiarazitako kamioia

Teknologia garbietan 4 milioi euro gehiago inbertituko dituzte Mercadonak eta bere garraioko hornitzaileek 2018an

2018ko otsailaren 15a
  • Garraio jasangarriaren eta airearen kalitatearen alde egiten duten apustuaren barruan, gas naturalez higiarazitako 40 kamioi txertatuko dituzte Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian.
  • Ibilgailu-flotaren %92k isurpenen alorreko estandarrik zorrotzenak betetzen ditu.    

Mercadonak eta bere garraioko hornitzaileek 4 milioi euro gehiago bideratuko dituzte 2018an gas natural likidotuz (GNL) higiarazitako 40 kamioi Madril, Bartzelona eta Valentzia hirietan txertatzeko. Milioi 1 euroko inbertsioa jaso ondoren 2017tik jardunean dauden ezaugarri hauetako 7 kamioiei gehitzen zaizkio ibilgailu berri hauek. Mercadonak zein bere garraioko hornitzaileek egindako inbertsio-esfortzu hau ingurumenaren errespetuarekin duten konpromisoarekin bat dator. Beraien jardunaren jasangarritasunaren alde egin duten apustuak garraio-flota eta logistikaren optimizazio etengabea dakar, eta isurpenak gutxitzea eta hiriguneetako airearen kalitatea hobetzea du helburu. 

Xede honekin, ECO kategoriako ibilgailuak txertatuko dira arian-arian garraio-flotan. Populazio eta mugimendu dentsitate handiko hiriguneetan zehar ibil daitezen lehenetsiko da, hiri hauek NOx-en zein esekiduran doazen partikulen maila onartuak gainditzeko izan ohi duten arriskua murrizten laguntzeko.

Hirietako banaketaren “azken milia” deritzonaren inguruan ibilgailuetan burutzen ari diren beste zenbait ekimenei gehitzen zaie azken hau. Ildo horretatik, konpainiak baditu dagoeneko dual fuel-arekin (gas/gasoil) ibiltzeko egokitutako 3 furgoneta eraldatu, eta 2018an zehar %100ean GNK (Gas Natural Konprimatua) baliatzen duten beste 3 furgoneta ere erabiltzea aurreikusten du. Era berean, furgoneta elektriko batekin probak egiten ari da egun, egin dakizkiokeen hobekuntzak eta hotz-ekipamenduetara egokitzeko aukerak aztertzeko.

Azken urteotan egindako esfortzuari esker, konpainiak erabiltzen duen flotaren %92k badu TBNaren C kategoriako bereizgarria; hau da, ibilgailuok Euro VI eta Euro VI C estandarrak betetzen dituzte, isurpen-kontuetan zorrotzenak. Motor hauek osasunari kalte egiten dioten nitrogeno oxidoen (NOx) isurpenak murrizten dituzte.

Kutsadura gutxiago sortzen duten erregaien alde apustu egiteaz gain, bere ingurumen jasangarrirako estrategia ere garatzen jarraitzen du Mercadonak. Hala, ibilgailuen karga optimizatzen du, bidai bakoitzari probetxurik handiena ateratzeko; ibilbide kopurua gutxiagotzearekin batera, isurtzen diren negutegi efektuko gasak ere murrizten baititu. 

Mercadonaren EGE estrategian txertatutako gizarte-ekintzako politika jasangarria

Mercadonak gizartearekin hartu duen konpromisoetako bat berarengandik jasotzen duenaren zati bat itzultzean datza. Horretarako garatzen du bere Gizarte Erantzukizunerako Plana, konpainiaren osagai eta etikoari erantzuteko, hain zuzen ere, hazkuntza partekatuaren aldeko apustuan sakontzen duten ekintza-lerro ezberdinen bitartez. Politika honen barruan, Hiriko Banaketa Jasangarrirako Proiektuan eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko lanean ari da Mercadona, teknologia garbiago eta eraginkorragoez higiarazitako kamioi eta furgonetak erabiliz, bai eta bere dendetan lorategi erako estaldurak eta lorategi bertikalak eraikiz ere.

Mercadonaren Gizarte Erantzukizunerako Planaren beste lerro estrategiko bat ingurumenaren jasangarritasunari dagokiona da. Konpainiak bere Ingurumen Kudeaketa Sistema propioa sortu du horretarako, optimizazio logistikoa, eraginkortasun energetikoa eta hondakinen murrizketa xede harturik. Sistema honetako parte bat Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritzen da, eta, bitarteko hornitzaileekin batera lanean, hondakinak baliabide berri bihurtzea bilatzen du.

Gainera, Espainia guztiko 140 jantoki sozial baino gehiagorekin, 60 elikagaien bankurekin eta ongintzazko beste hainbat entitaterekin lan egiten du Mercadonak, egunero elikagaiak dohaintzan ematen diela zein elikagaiak biltzeko kanpainetan parte hartzen duela. Era berean, 27 fundazio eta zentro okupazional baino gehiagorekin lan egiten du, bere dendak ezgaitasun intelektuala duten 1.000 pertsona baino gehiagok egindako trencadís teknikako horma-irudiekin apaintze aldera.

Jasangarritasunaren Aldeko Banaketaren Foroko (REAP) kide da Mercadona 2009tik. Kanpoko zenbait agentek aldian-aldian ikuskatzen dituzte, jasangarritasuna dela-eta, Europako Batzordea lehendakarikide duen erakunde honetako partaideak. Orobat, Giza Eskubideen, Lan Arauen, Ingurumenaren eta Ustelkeriaren aurkako Borrokaren alorreko funtsezko balioak defendatzearen aldeko Mundu Mailako Hitzarmenarekin bat egiten du konpainiak 2011z geroztik.