Mercadonaren Animalien Ongizaterako Politika animalien bizi-kalitatea hobetzeko

Mercadonaren Animalien Ongizaterako Politika

2019ko martxoaren 27a
  • Mercadonak eskaintzen dituen animalia-jatorriko produktu guztiak hornitzaile homologatuenak dira. Hornitzaile horiek konpainiak berak eta osasun-agintariek ikuskatzen dituzte, eta indarrean dagoen legeria betetzen dela bermatzen da. 

Mercadona konprometituta dago animalien ongizatearekin. Horren adierazgarri da Animalien Ongizaterako Politika. Haren bidez, bermatu egiten dira, batetik, elikagaien segurtasuna eta produktuaren kalitatea, eta, bestetik, animaliek bizitza osoan baldintza duinak edukitzea.

Mercadonak, politika horrekin, abeltzaintzako ustiategi eta gainerako prozesuetan animaliak babestea eta haien ongizatea zaintzea eskatzen du. Beraz, arlo horretan indarrean dagoen legeria betetzeaz gainera, hornitzaileek animalien ongizaterako arauak aplikatzen dituztela begiratzen du.

Araua betetzen dela bermatzeko, Mercadonak estuki lan egiten du hornitzaileekin, eta ziurtatzen du haragia, arrautzak, esnea eta animalia-jatorriko beste produktu batzuk ematen dituzten animaliak "5 askatasunak" izenekoak betetzen dituzten baldintzetan hazten direla.

Mercadonaren Animalien Ongizaterako Politika

  • Animalien ongizatea ezinbesteko eskaera etiko eta soziala da, Mercadonak bere "Nagusi"ei (bezeroak) eskaintzen dizkien haragi-produktuen kalitatea bermatzeko bete beharrekoa. 
  • Mercadona konprometituta dago abeltzaintzako ustiategi eta gainerako prozesuetan animalien babesa eta ongizatea lortzeko helburuarekin, eta, indarrean dagoen legeria betetzeaz gainera, nahi du animaliaren bizitza osoan animalien ongizaterako arauak aplika daitezen.
  • Horretarako, Mercadonak estuki lan egiten du hornitzaileekin, hau lortzeko: 

1. Haragia, arrautzak, esnea eta beste haragi-produktu batzuk ematen dituzten animaliek 5 askatasun hauek (5F) betetzen dituzten baldintzetan haziko direla bermatzea:

  • Egarria eta gosea saihestea; ura hartzeko modua izan behar dute, bai eta dieta egoki bat ere, osasuna eta kemena izan dezaten.
  • Inguru aproposa ematea, babesa eskaintzen diena eta atseden hartzeko leku eroso eta egokia duena.
  • Mina, lesioak eta gaixotasunak saihestea; horretarako, prebentziorako neurriak, diagnostiko azkarrak eta tratamendu egokiak eman behar zaizkie.
  • Portaera guztiz normala adierazteko modua izatea; behar bezain beste leku eman behar zaie, instalazio egokiekin eta espezie bereko beste animalia batzuk lagun dituztela.
  • Beldur- eta estutasun-egoerak saihestea; gobernatzean behar ez den oinaze oro saihestu behar da.

2. Abeltzaintzako ustiategietako eta gainerako prozesuetako langileek prestakuntza egokia izan behar dute, maneiatzeko moduak edozein min edo sufrimendu eragitea galarazteko hazkuntzan, garraioan zein hiltzean.

3. 2021. urtea epe-mugatzat harturik, animalien ongizateko estandar egiaztagarriak ezartzea.

Mercadonaren animalien ongizatearekiko konpromisoa

Konpromiso horren ondorioz, Mercadonak erabat arbuiatzen du animaliak maneiatzeko edozein jardunbide oker, eta ez du lan egingo animalien ongizaterako politika betetzen ez duten hornitzaileekin.  

Mercadonak animalien ongizaterako  hartutako zenbait neurri

Mercadona eta bere hornitzaileak elkarlanean ari dira IRTArekin (Nekazaritzako Elikagaien Ikerketako eta Teknologiako Institutua) eta NEIKER-Tecnaliarekin (Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Institutua), animaliak abeletxeetan, garraioan eta sakrifizio-fasean babesteko araudi osoa garatzen.

2021. urtea dute epe-muga enpresako hornitzaile guztiek Animalien Ongizaterako ziurtagiriak lortzeko; haragi-, arrautza- eta esne-hornitzaile guztiek modu kolektiboan sinatu dute konpromiso hori.

Besteak beste, Mercadona bere hornitzaileekin lanean ari da kaiolatan bizi diren oiloen arrautzak pixkanaka-pixkanaka saltzeari uzteko.

Mercadonaren konpromiso hori eta beste batzuk ezagutzeko, kontsultatu ezazu Ingurumen Txostena eta Erantzukizun sozialaren gunea; han aurkituko dituzu jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko beste gertaera eta konpromiso batzuk.