Mercadonako paletak: jasangarritasunarekiko eta ekonomia zirkularrarekiko konpromisoa

Mercadonako paletak: jasangarritasunarekiko eta ekonomia zirkularrarekiko konpromisoa

2024ko maiatzaren 17a
  • 2004ko otsailaz geroztik, Mercadonak erabilitako plastikozko palet guztiak % 100 birziklatutako plastikoz eginda daude.
  • Palet horien erabilerak, hondakinen sorrera murrizteaz gain, ekonomia zirkularra ere sustatzen du.

Mercadonak, jasangarritasunarekin eta ekonomia zirkularrarekin duen konpromisoa dela-eta, neurri esanguratsuak ezarri ditu bere hornidura-kate osoan, Logifruit logistikako Totaler hornitzailearekin lankidetzan.  Horren adibide dira duela 20 urte baino gehiagotik bere hornidura-katean erabiltzen diren plastikozko paletak, erabat zirkularrak direnak.

Mercadonako paleten ezaugarri garrantzitsuak:

  • % 100 birziklatutako plastikoa: 2004ko otsailaz geroztik, Mercadonak erabilitako plastikozko palet guztiak % 100 birziklatutako plastikoz eginda daude, eta birziklagarriak dira.
  • Hondakinak murriztea: % 100 birziklatutako plastikoa erabiltzeak hondakin plastiko gutxiago sortzen laguntzen du eta ekonomia zirkularra sustatzen du.
  • Elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzea: Palet horiek erraz higienizatzeko eta garraiatutako produktuen kalitatea eta segurtasuna zaintzeko diseinatuta daude.
  • Moldakortasuna: Paletak Mercadonako hornidura-kateko eremu guztietan erabiltzen dira, hornitzaileen jarduna hasten denetik produktuak dendetara garraiatzen diren arte. Alderantzizko logistikan ere erabiltzen dira, non ontzi hutsak, kafe-kapsulak edo kartoizko kutxak biltegira itzultzen diren, eta, horrez gain, makinak edo materialak garraiatzeko ere erabiltzen dira.
  • Egonkortasuna eta jasangarritasuna: Paletak plastikoz eginak daude, material erresistente, egonkor eta iragazgaitz batez, iltzeak edo ezpalak ez askatzeko helburuarekin. Gainera, modularrak eta konpongarriak dira, eta oso erraza da hautsitako irristailu baten ordez bloke logistiko bereko beste bat jartzea eta hautsitako pieza birziklatzera bidaltzea.

Mercadonako paleten ezaugarriakGure paleten ezaugarriei buruzko infografia.

Duela 20 urte baino gehiagotik hona, Mercadonak eraginkortasunarekin, jasangarritasunarekin eta merkataritza-praktika arduratsuekin hartutako konpromisoaren ondorioz erabili dira palet horiek hornikuntza-kate osoan. Konpainiaren ekonomia zirkularraren beste adibide nabarmen bat frutarako eta barazkietarako kaxa berdeak dira; 120 aldiz baino gehiagotan berrerabil daitezke, % 100 birziklagarriak dira eta hondakinen sorrera murrizten dute. Gainera, tolesgarriak direnez, urtean 107.072 kamioi-ibilbide saihesten dituzte, eta horrek nabarmen murrizten ditu CO2 emisioak.

Jakin gehiago konpainiaren konpromiso jasangarriari buruz.