Mercadonak garraio jasangarriarekin duen konpromisoa indartu du

Mercadonak garraio jasangarriarekin duen konpromisoa indartu du onlineko banaketetan

2019ko martxoaren 01a
  • Ibilgailu elektrikoa proba-fasean egongo da, ikusteko zer errendimendu duen eta nola lagundu dezakeen murrizten konpainiaren jarduerak ingurumenean duen inpaktua.
  • Konpainiak kamioi elektriko bat gehitu dio bere flotari, eta gas naturala erabiltzen duten lau kamioi erostea aurreikusten du.
  • Online salmentako proiektua 2018ko maiatzean hasi zen, eta gaur egun Valentzia probintziako 97 udalerritan ematen du zerbitzua.

Mercadona, supermerkatu fisikoen eta onlineko supermerkatuan konpainia, ibilgailu elektriko berri bat probatzen hasi da Valentziako “Colmena” online salmentarako berariazko biltegitik egiten dituen banaketetan. Garraio jasangarriaren alde egiten duen apustuaren barruan sartzen da ekimen hori. Gainera, konpainiaren online proiektuko flotari gas naturala erabiltzen duten lau kamioi gehitzea aurreikusten du. Gaur egun, 33 ibilgailuk osatzen dute flota. Helburua da kamioi elektriko horren funtzionamendua probatzea, eta konpainiaren jarduerak ingurumenean duen inpaktua murrizten laguntzea.

Ibilgailu berri horrek bidaia bakoitzeko zazpi eskaera garraia ditzake, eta, barrutik, online erosketa-zerbitzu horretako flota osatzen duten gainerako kamioien antzekoa da. Hornitzaile hauekin lankidetzan diseinatu da: karrozerian aditu den Subiela, hotz-ekipamenduetan aditu den Thermo King eta motorretan aditua den Maxus. Flotako ibilgailu guztiek tenperatura desberdineko hiru zona dituzte, produktu-mota bakoitzera egokituak, eskaeran freskotasun ahalik eta handiena bermatzeko. Gainerako flotak bi modelo ditu: batek 15 eskaera eraman ditzake bidaia bakoitzeko, eta besteak, 9.

Onlineko salmenta-zerbitzu hau 2018ko maiatzaren amaieran hasi zen, “Nagusi”agandik (bezeroa) eta langileengandik ikasten jarraitu du, eta gaur egun Valentzia probintziako 97 udalerritan eskaintzen da. Proiektua ohiko “telerosketa” zerbitzuarekin batera erabiltzen da gainerako eremuetan. Haren ezaugarria da onlineko bezeroari webgune berri bat eta mugikorreko aplikazio bat eskaintzea, eta eskaera guztiak leku bakar batean, “Colmena”n, zentralizatzea. Proba pilotu (”laborategi”) hau hasi zenetik, etengabe aldatuz joan da, eta, gaur egun, 220 pertsonak baino gehiagok osatzen dute: ingeniari informatikoak, diseinatzaileak, product managerrak, biltegiko langileak, freskoen ataletako langileak, banatzaileak eta bezeroarentzako arretako langileak.

Mercadonako banatzaile bat ibilgailu elektrikoa kargatzen “Colmena”n, ValentzianMercadonako banatzaile bat ibilgailu elektrikoa kargatzen “Colmena”n, Valentzian

Mercadonako online “nagusi”aren bitxikeriak

Online “laborategia” hasi zenetik, banaketak astelehenetik larunbatera egiten dira 07:00etatik 22:00etara eta ordubeteko tarteetan, eta konpainia online “nagusia” ezagutuz eta haren beharretara egokituz joan da. Adibidez, erosketa-esperientzia bera eskaintzen du bere web-orritik nahiz mugikorreko aplikaziotik (iOS eta Android); hain zuzen, gailu mugikorretatik jasotzen dira hileko erosketen erdiak baino gehiago. Konpainiak erabat zaintzen du onlineko esperientzia, ahalik eta errazena eta intuitiboena izan dadin. Horren erakusgarri da erabiltzaileen % 75ek, behin produktuak aukeratuta, minutu eta erdi baino gutxiago behar izatea erosketa amaitzeko.

Gainera, kalitaterik eta freskotasunik handiena bermatzeko, produktu freskoen eskaerak bezeroari entregatzen zaizkion egun berean prestatzen ditu onlineko zerbitzuak. Ahalegin horren emaitza egunero ikusten da; izan ere, jasotako erosketen % 40an labeko ogia eskatzen da, eta “laborategia” martxan jarri zenetik, konpainiak 600 tona produktu fresko baino gehiago zerbitzatu ditu. Gehien saltzen diren produktu freskoak platanoa, patata, arrautzak eta, arrainetan, izokina dira, eta gehien eskatzen diren produktu lehorrak, berriz, ura, esnea eta arroza. Azkenik, nabarmentzekoa da produktu-aukera handituz joan dela hilabete hauetan eta zenbait produktu gehitu direla, hala nola sushia eta eskuz ebakitako urdaiazpikoa.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, konpainiaren Erantzukizun Sozialeko Plana; hartan, zenbait jarduera-ildo jasangarriren bidez erantzuten dio alderdi sozial eta etikoari, eta jarduera horiek hazkunde partekatuaren alde egin duen apustua indartzen dute. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak darabiltzaten ibilgailuak erabiliz; esate baterako, Mercadonaren online proiekturako kamioi elektriko berria, gas naturala erabiltzen duten 54 kamioi eta saltokietan banaketak egiteko probatzen ari diren gas/ gasoliozko lau furgoneta dual. Horrez gain, bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikitzen ari da.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez. Gainera, Mercadonaren online erosketan, dagoeneko ez dira erabiltzen banaketan lehen erabiltzen ziren poltsak —lodiagoak eta handiagoak—. Orain, 15 mikrako poltsa superarinekin egiten da lan.