Etxeko tresneria jasangarri berria eskuragarri Mercadonan

Mercadonak baztertu egin ditu behin erabili eta botatzeko plastikozko produktuak, eta tresneria jasangarriz ordeztu

2021ko martxoaren 26a
  • Aldaketa horri esker, konpainiak 3.000 tona plastiko gutxiago erabiliko ditu urtean, eta, ondorioz, ekonomia zirkularra sustatuko du eta ingurumen-inpaktua murriztuko.
  • 2025erako, Mercadonak % 25 murriztua izango du plastikoa bere linealetan; ontzi birziklagarriak erabiliko ditu, eta plastikozko hondakin guztiak birziklatuko ditu.
  • Kateak martxan du bere 6.25 Estrategia, plastiko gutxiago erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko helburuarekin. 2021ean, 6.25 Denda eredura aldatuko ditu bere saltoki guztiak.

Mercadona, “Planeta Zaintzen Jarraitzeari Bai esateko” konpromisoarekin leial, 6.25 Estrategia garatzen ari da, plastikoa murrizteko eta hondakinak egoki kudeatzeko; zehazki, 2025era bitartean egiteko 6 ekintza barne hartzen ditu estrategia horrek.

Mercadonak estrategiaren bigarren ekintza burutu du, behin erabili eta botatzeko plastikozko produktuak kendu baititu kateko denda guztietan, eta material jasangarriz egindako beste batzuekin ordeztu. Tresneria berria ingurumena errespetatzen duten materialez egina dago, hala nola kartoiz, zurez edo azukre-kanaberaz, bai eta erabili ondoren ontzi-garbigailuan garbitu daitekeen plastiko berrerabilgarriz ere.

Gainera, Mercadonaren sukaldeko ontzi eta tresna berriak birziklagarriak dira, eta hori da 6.25 Estrategiaren bidez hartutako beste konpromiso bat: hondakin guztiak birziklatu ahal izatea eta bigarren bizitza bat izan ahal izatea. “Nagusi”ek (bezeroek) errazago birziklatzeko, tresneria berria biltzen duten ontziek piktograma bat dute, zein edukiontzitara bota behar diren adierazten duena. Hala, enpresak ekonomia zirkularra bultzatzen du, eta “Nagusi”ei erabilera eraginkor eta jasangarriko produktu-kategoria bat eskaintzen die.

Bigarren ekintza hori burututa, urtean 3.000 tona plastiko erabiltzeari utzi dio Mercadonak, hau da, 120 kamiokada gutxiago erabiltzearen pareko murrizketa.

Mercadonaren etxeko tresneria jasangarri berriaren muralaDenda bateko murala, etxeko tresneriako produktu berriekin.

Konpainiak 140 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu 6.25 Estrategian, Planeta Zaintzen Jarraitzeko konpromisoan beste urrats bat eginez

6.25 Estrategiak hiru helburu ditu 2025erako: plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta bere instalazioetan sortzen diren plastikozko hondakin guztiak birziklatzea. Estrategia gauzatzeko diseinatu diren 6 ekintzen ondorioz, zenbait aldaketa egin beharko dira konpainiaren prozesuetan; esaterako, hornitzaileekin koordinatuta etorkizuneko ontziak birdiseinatzea, dendak eta logistika egokitzea, hondakinak kudeatzea, etab. Konpainiak datozen lau urteetan guztira 140 milioi euro inbertitzea aurreikusi du, estrategia hori osatzen duten ekintza guztiak gauzatzeko.

Urtarrilean, estrategiaren lehen mugarria ezartzea lortu zuen: erabilera bakarreko plastikozko poltsak desagerraraztea denda fisikoetako atal guztietatik, etxeko zerbitzutik eta onlinekotik. Orain, supermerkatu-kateak poltsa konpostagarriak eskaintzen dizkie bezeroei. Poltsa horiek patata-fekulaz eginak daude, eta materia organikoaren edukiontzira bota behar dira, bezeroei hondakinak bereizten eta birziklatzen laguntzeko poltsetan jarri den piktogramak adierazten duen bezala. Sinbolo hori kutxa-lerroko gainerako poltsetan ere jarri da. Kutxa-lerroan Mercadonak aspalditik ditu hiru poltsa berrerabilgarri eta jasangarri aukeran. 6.25 Estrategiaren lehen ekintza hori betetzeak urtean 3.200 tona plastiko murriztea dakar.

Ontzietan plastiko gutxiago erabiltzeko, hori baita estrategiako 3. ekintza, enpresak hainbat estrategia ditu, hala nola plastikoa erabili ordez beste material batzuk erabiltzea, hondakinak murriztu eta berrerabiltzea eta material birziklatua baliatzea erabili gabeko material gutxiago behar izateko eta ekonomia zirkularra sustatzeko.

Supermerkatu-katea 2019an hasi zen estrategia hori definitzen. Horretarako, enpresaren langile guztiak inplikatu zituen Planeta Zaintzen Jarraitzeko erronkan, eta jasangarriago bihurtu zituen muntaketa-kateko zenbait prozesu.

Enpresaren lantalde batek koordinatzen ditu 6.25 Estrategiaren jarduera-eremu guztiak. Lantalde horrek konpainiaren prozesu askotako langileak biltzen ditu; adibidez, Dendetako langileak, Preskripziokoak, Informatikakoak, Erosketakoak, Logistikakoak, Finantzetakoak, Kanpo Harremanetakoak eta Obretakoak.

Mercadonak bere katearen Espainiako eta Portugalgo 72 denda egokitu ditu dagoeneko 6.25 Denda eredura, eta 2021ean kate osora zabalduko da eredu hori.

Halako zentroak 6.25 Estrategia ezartzen hasiak dira, eta enpresa garatzen ari den ekintza guztiei buruz bezeroek eta langileek zer iritzi duten entzun nahi dute. Hilabete horietan, 5.000 iritzi eta iradokizun baino gehiago jaso dira, nola bezeroenak, hala langileenak, eta, horiei esker, Mercadonak plastikoa murrizteko eta ekonomia zirkularra sustatzeko zehaztu dituen ekintzak hobeto ezarri ahal izan ditu.

Mercadonak bere webgune korporatiboko “Zaindu dezagun planeta" atalean emango du 6.25 Estrategiari buruzko informazioa, eta "Nagusi"ak han aurkituko du birziklatzeari, jasangarritasunari eta Mercadonak ingurumenarekin duen konpromisoari buruzko informazioa.

Texto 2 Imagen Tienda 6.25

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, 17.000 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.800 Espainian, eta 1.200 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetza estuan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 1.350 aparkaleku-plaza ditu ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuz hornituak, 500 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta 2021ean kopuru hori handitzen jarraitzea aurreikusten du.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu