Irudi nagusi gisa atun fresko bat duen afixa, Hacendado atunari buruzkoa

Hacendado Atuna: Mercadonaren arrain jasangarri bat

2018ko urtarrilaren 26a
  • Hacendado kontserbako atunaren %100 jasangarritasunarekin engaiatutako hornitzaileena da.
  • Gainera, Mercadonaren arraina jasangarria dela bermatzen duen Arrantza-Politika du konpainiak.

Era arduratsuan kudeatzen diren kaletatik dator Hacendado kontserbako atunaren %100, Mercadonak eta bere hornitzailea den Escurís-ek (Jealsa-Rianxeira) International Seafood Sustainability Foundation (ISSF) delakoarekin batera egiten duten etengabeko lanari eta kolaborazioari esker. Zientifikoen, atunaren industriaren partaideen eta Munduko Natura Funtsaren (WWF) arteko koalizioa da ISSFa, eta zenbait praktika inplementatzen ditu munduko atun stock-en jasangarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Escurís (Jealsa-Rianxeira) gure bitarteko hornitzailea urtero-urtero ikuskatua izaten da ISSFak sustatzen dituen kontserbaziorako praktika guztiekin engaiaturik dagoela ziurtatzeko, produktuaren erabateko trazabilitatea eta ontzietako kapitainek jasangarritasun praktika onetan jaso beharreko prestakuntza barne.

Jarraian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten itsasontziek harrapatu dute Hacendado latako atun guztia:

  • RFMOen (Regional Fisheries Management Organisations) partaide/lankide diren herrialdeetako bandera dute; hau da, eremu jakin bateko arrain guztien populazioak kudeatzen dituzten edo migratzeko joera nabarmena duten espezieengan -atunarengan, bereziki- arreta jartzen duten nazioarteko erakundeena.
  • Bai haiek bai beren ontzi laguntzaileak (halakorik balute) PVRan (Proactive Vessel Register) erregistraturik daude, ISSFaren ontzi proaktiboen erregistroan, alegia.
  • PVRan egoteak ISSFaren web-orrian ikusgai dauden eta MRAG Americas-ek ikuskatzen dituen eskakizunak betetzea dakar.
  • Begiraleak dituzte itsasontzietan: humanoak edo elektronikoak.
  • Harrapakinen 100% atxikitzen dituzte, bazterkinik gabe.
  • Ez dute trabes-sarerik erabiltzen.
  • Shark finning-a egiteko debekua dute; hau da, ezin dute marrazo-hegala ebaki eta animaliaren gorpua itsasora bota, “finning” teknika erabiliz.
  • Ez dute ontzi-aldaketarik egiten itsas zabalean.
  • Itsasontzien jarraipena egitea ahalbidetzen duen identifikazio-zenbakia dute.
  • FADik (fish aggregating devices) erabiltzen badute, saretze bereizi gabearen kontrakoak izan behar dira, zeinetan sarearen zabaltasunak bestelako espezieak bertan traba daitezen saihesten duen.
  • Itsasontzi guztiek IUU arrantzaren aurkako 1005/2008 (CE) Araudia betetzen dute.
  • Itsasontzi guztiek betetzen dute Mercadonaren arrantza jasangarrirako politika.
  • Erabateko trazabilitatea dago arrantza-ontzitik hasi eta azken kontsumitzailearengana heldu arte.

Hacendado kontserbako atunaren jasangarritasunari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke.

Mercadonak, bestalde, badu Arrantzaren Produktuak Erosteko Politika ere, salmentan jartzen dituen arrantzaren produktuen jasangarritasuna bermatzearen alde apustu egiten duena. Mercadonari arraina dakarkioten bitarteko hornitzaile eta hornitzaile guztiak konprometitu dira arrantzaren inguruko praktika onak sustatzen dituen, tokian-tokiko arrantzari laguntzen dion eta kontsumo arduratsuaren alde lan egiten duen politika hori betetzera.  

Informazio hau guztia gure dendetako horma-irudietan dago, gure bezeroentzat ikusgai eta eskuragai.

Mercadonan salgai dagoen atun jasangarriaren tipologiari buruzko infografia

Neurri hauetaz gain, Munduko Hitzarmenak bultzatutako eta Mercadonak 2011tik bere egiten dituen Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) artean itsasoen eta itsasoko baliabideen kontserbazioa eta erabilpen jasangarria sustatzen duen 14. GJHa dugu. Helburu honek itsasoko kutsadura murriztea eta arrantza praktika ez-jasangarriekin bukatzea bilatzen du, besteak beste.

Mercadonaren arrainaren kalitatea, prezioa eta aniztasuna

Ezin hobeak dira Mercadonaren arrainak eskaintzen dituen freskotasuna, aniztasuna, eta prezioa; izan ere, hornitzaile adituengandik eta gure kostaldeko hainbat lonjatako 12.000 arrantzalerekin batera egindako lanetik datorkigu arrain hori. Mercadonan eskaintzen dugun lonjako arraina, gainera, 24 ordu baino lehenago heltzen da itsasotik dendara.