2021eko Berrikuntzak Mercadonan, Institut Cerdàren eskutik

Bost eguneko lanaldia eta Mercadonaren Radler eta Shandy pakete zatigarria daude Espainiako kontsumoaren berrikuntza handien artean

2022ko otsailaren 10a
  • Mercadona da lehen enpresa, sektorean, bere dendetako langile guztiei astean bi eguneko atsedenaldia ematen diena, hala lana eta familia uztartzea sustatzeko.
  • Berrikuntzetan sartzen da garagardo-botilei eusteko sistema ere, Martens hornitzaileak Mercadonarentzat esklusiban sartua Espainian, plastikozko filmaren ordez itsasgarri bat jartzen duena botilak multzokatzeko.
  • Institut Cerdàren Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiak aitortza egiten die Espainiako elikagai-sektoreko hainbat proiektu eta jardunbide egoki berritzaileri.

Institut Cerdàk sektoreko 2021eko berrikuntzen berri eman du, gaur goizean, Kontsumo Handiko Berrikuntzaren Behatokiaren bosgarren edizioan.

Haien artean, nabarmentzekoa da Mercadonaren supermerkatu guztietan 5 + 2 Jardunaldia ezarri dela. Sektoreko lehen enpresa da langileei astean bi atseden-egun eta urtean 8 asteburu luze ematen dizkiena. Berrikuntzarako Behatokiak nabarmendu duenez, “aurrerapauso nabarmena da, merkataritza-sektoreko langileen lana, bizitza pertsonala eta familia bateratzeari dagokionez”, eta “enplegu eta lan-ingurune kalitatezkoarekiko konpromisoa indartzen du; bide hori 1995ean hasi zen, langile guztiak finko bihurtzeko prozesuarekin batera”.

Gainera, berrikuntza nagusien artean, Martens garagardo-hornitzaileak Espainian Mercadonarentzat egindako bat nabarmendu da: multzokatzeko plastikozko filmaren ordez itsasgarri bat duten lehen botilak sartu dira Espainiako Kontsumo Handian, bi erreferentziatan: Steinburg markako Shandy eta Radler garagardoen 6 botilako paketeak. Horri esker, urtean 30 tona plastiko baino gehiago aurreztu dira, eta ez da beharrezkoa filmaren ordez kartoia edo bestelako materialak erabiltzea.

Mercadonaren Koberrikuntza Eredua

Mercadonarentzat, “Nagusi”aren (bezeroa) gogobetetzea da bere jardueraren funtsezko gakoa, eta hori kokatzen du beti bere erabakien erdigunean. Horregatik, Koberrikuntza Eredu aitzindari bat du, 2011tik lanean ari dena Amantal Estrategiaren bidez. Horrela, bezeroekin partekatzen ditu elikagai- eta edari-kontsumoarekin, etxea garbitzearekin, norberaren garbitasunarekin eta maskotak zaintzearekin lotutako esperientziak eta ohiturak, eta gero hornitzaileei helarazten; hartara, kalitatea hobetzeko eta produktu berriak egiteko zuzeneko lankidetza bultzatzen du.

Enpresak 20 koberrikuntza-zentro ditu Espainian eta Portugalen. Zentro horien instalazioak berrikuntzara bideratzen dira, prozesuen eta produktuen etengabeko hobekuntza bultzatuz, bezeroen beharrak eta nahiak aztertuz, irtenbide onenak eskaintzeko gero eta aldakorragoa den testuinguru batean.

Ontzi jasangarria Mercadonaren Radler garagardoetanOntzi jasangarria Mercadonaren Radler garagardoetan.

Mercadonako langile bat kutxa-lerroanMercadonako langile bat kutxa-lerroan.