Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 5. asteko kanpainaren kartel ofiziala.

AECOCen elikagaiak alferrik galtzearen aurkako astean parte hartu du Mercadonak

2022ko irailaren 26a
  • Irailaren 26tik (astelehena) urriaren 1era (larunbata) izango da kanpaina, AECOC erakunde sektorialak koordinatuta.
  • Enpresak Espainia osoko denda-sarea eskaini du jana alferrik galtzearen aurkako ekimena bultzatzeko.

Mercadonak bat egin du Espainiako Fabrikatzaile eta Banatzaileen Elkarteak (AECOC) bultzaturik irailaren 26tik urriaren 1era izango den elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 5. astearekin, irailaren 29a Elikagaiak Hondatzeari eta Alferrik Galtzeari buruz Kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna izanik.

Lehenengo ediziotik, konpainiak parte hartzen du arazo horren inguruko sentsibilizazio sozialean, eta kanpainaren eskura jartzen ditu hainbat baliabide.

Espainiako denda-sare zabalaren bitartez, eta kartelgintzako eta megafoniako bitartekoekin, Mercadonak elikagaien garrantziaren berri zabaltzen du, eta haiek egoki erabiltzera animatzen. Horrez gain, sare sozialetako profil ofizialetan edukiak partekatzen ditu; esaterako, aprobetxamendu-errezeta goxo-goxo hau, etxean bertan praktikan jartzekoa.

Elikagaiak alferrik galtzeak, ekonomian eta gizartean eragin handia izateaz gain, ingurumenean ere oso eragin kaltegarria du. Horregatik, guztion lana da elikagai gutxiago alferrik galtzea, hala herritarrek oro har nola elikagai-kateko maila guztiek.

Hondakin-kudeaketa arduratsuko politika

Bere prozesuetan sortzen diren hondakinak saihesteko Mercadonaren estrategia nagusia murrizketa da. Zehazki, elikagai-hondakinen arazo sozialei aurre egiteko eta haien eragina murrizteko, konpainiak neurri batzuk ditu:

  • Produktu-dohaintza egunero. Mercadonak produktu-dohaintzak egiten dizkie gizarte-erakundeei, saltzeko ez baina jateko egokiak diren produktuenak. 2022ko lehen erdian 10.800 tona produktu eman ziren Espainia osoan.
  • Produktuen eraldaketa. Iraungitzen diren produktuak kudeatzaile baimenduen eskura jartzen ditu konpainiak, energia-transformaziorako, ongarritarako edo animalien pentsuetarako eralda ditzaten.
  • Behar dena soilik eskatzea. Mercadonan, eskaerak salmenta-aurreikuspenera egokitzen dira, dendan produktuak pilatu ez daitezen.
  • Kalitatea lehenestea estetikaren gainetik.
  • Ez eskaintzarik ez sustapenik. Mercadonak ez du jendea animatzen, sustapen-ekintzen bidez, produktu gehiago biltegiratzera. Enpresak kontsumo arduratsua sustatzen du eta Beti Prezio Baxuak politika aplikatzen du.
  • Likidazioa freskoetan. Soberan ditugun produktuen prezioak doitzen dira, errazago saltzeko eta biltegian ditugunak ez hondatzeko.

Goiburuko irudia: Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 5. astea kanpainaren kartel ofiziala.