Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako 4. astearekin bat egin du Mercadonak

AECOC elkarteak antolatutako Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako 4. astearekin bat egin du Mercadonak

2021ko irailaren 27a
  • Irailaren 27tik (astelehena) urriaren 2ra (larunbata) izango da ekimena, AECOC erakunde sektorialak gidatua.
  • Lehen ediziotik babesten du Mercadonak gizartea kontzientziatzeko kanpaina hau, Espainia osoan duen denda-sarearen bidez.
  • Enpresek, kontsumitzaileek eta beste erakunde batzuek bat egin dute elikagaiak alferrik galtzearen aurka sentsibilizatzeko helburuarekin.

Elikagaiak alferrik galtzea arazo orokorra da, eta kezka eragiten du, bai herritarren artean, bai erakunde, administrazio eta enpresen artean. Mercadonak, gizartearekiko eta ingurumenarekiko duen konpromisoaren esparruan, bat egin du Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako astearen 4. edizioarekin; 2021eko irailaren 27tik urriaren 2ra izango da. Fabrikatzaile eta Banatzaile Elkarteak (AECOC) antolatu duen ekimen horren helburua da elikagaien eta haiek ondo erabiltzearen garrantzia nabarmentzea.

Mercadonak, bere denda-sare zabalaren bidez eta kartelen eta megafoniaren bidez, sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpaina horren alde egiten du, hondakinak ez daitezen alferrik galdu, ez bakarrik horrek eragin ekonomiko eta sozial handia duelako, baita ingurumenean eragin kaltegarria duelako ere.

Guztion lana da elikagaiak alferrik galtzea saihestea, herritar guztiak eta elikagai-kateko maila guztiak tartean direla.

Iaz bezala, aurten ere, ekimenak tartean harrapatuko du Elikagaiak Hondatzeari eta Alferrik Galtzeari buruz Kontzientzia Hartzeko Nazioarteko Eguna, irailaren 29an baita. Gainera, AECOCen “Elikagaiek ez dute hondakinik, aprobetxatu” ekimenaren parte da, eta hor ere parte hartzen du Mercadonak, 2012az geroztik, 500 enpresa kolaboratzaile baino gehiagorekin batera.

Mercadona elikagaiak alferrik galtzearen aurka

Hondakinak Kudeatzeko Politika bat du Mercadonak, eta, zenbait estrategiaren bidez, bere prozesuetan elikagai gutxiago alferrik galtzea lortzen du. Hona hemen elikagaiak alferrik galtzearen aurkako neurrietako batzuk:

  • Kalitateari lehentasuna ematea. Laranja-zuku egin berriaren zerbitzuko laranjak, adibidez, kalitate handikoak dira, baina, itxura edo tamainagatik, ez lirateke erraz salduko sarean edo soltean.
  • Produktu-dohaintza. Mercadonan egunero egiten zaizkie gizarte-erakundeei dohaintzak salmentatik kendutako baina kontsumorako egokiak diren produktuekin. 2021eko lehen erdian 10.000 tona produktu eman ziren Espainia osoan.
  • Balio ez duena eraldatzea. Produkturen bat iraungitzen bada, kudeatzaile baimenduen eskura jartzen da, energia, ongarri edo pentsu bihurtzeko.
  • Likidazioa freskoetan. Prezioak eskuragarritasunaren arabera aldatzen dira; beraz, produktu batetik asko badago, prezioa jaitsi egiten da, azkarrago saldu ahal izateko.
  • Behar dena soilik eskatzea. Mercadonan, eskaerak salmenta-aurreikuspenera egokitzen dira, dendan produktuak pilatu ez daitezen.
  • Behar duzuna bakarrik. Mercadonak ez du gehiago erosteko edo gordetzeko aukeraren alde egiten; horregatik, ez du egiten kontsumo arduratsua sustatzen ez duen sustapenik/eskaintzarik, eta, aitzitik, Beti Prezio Baxuak politika aplikatzen du.

Ezagutu konpainiaren beste neurri batzuk Mercadonaren Ingurumen Memoria 2019-2020 dokumentuan.

Goiburuko irudia: Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako 4. astea kanpainaren kartel ofiziala.