Mercadonaren logoaren xehetasun bat fatxada batean.

Mercadonak 200.000 metro karratu baino gehiago erosi ditu Parc Sagunteko hiru lursailetan

2017ko ekainaren 09a

Erosketa hau supermerkatu kateak 2016ko abenduan Parc Sagunten bertan egindakoari gehitzen zaio. 350.000 metro koadrotik goragokoa den Z-2 lursailaz jabetu zen orduan, bere Biltegi Nagusia han eraikitzeko. 

  • Parque Empresarial de Sagunto SL-ko Administrazio Kontseiluak erabaki duenez, Mercadonari esleituko zaizkio Parc Sagunt enpresa-parkeko I-3-1, I-4 eta I-3-2 lursailak, Sequia de la Torre eta Sequia de L’Arrif etorbideetan daudenak, hurrenez hurren.
  • Erositako lursailak mugakideak dira denak, eta 53.500 m², 106.000 m² eta 52.500 m²-ko azalera dute gutxi gorabehera. Orotara, 200.000 m² baino gehiago eskuratu ditu konpainiak Parc Sagunten.

Mercadonak, %100an kapital espainiar eta familiarreko konpainiak, beste hiru lursail erosi ditu Valentziako Sagunto udalerriko enpresa-parkean, lursail hauek Mercadonari esleitzea hitzartu baitu Parc Sagunt enpresa-parkeko Administrazio Kontseiluak, EIPS Enpresa Garapena entitateak eta Enpresa Lehiakortasunerako Valentziar Institutuak %50eko partaidetzan osatuak.

Hiru lursail erosi berri hauek, Sequia de L’Arrif etorbidean dagoen I-3-2a, 52.500 inguru metro karratukoa, zein Sequia de la Torre etorbideko I-3-1a eta I-4a, 53.500 eta 106.000 bat metro karratukoak hurrenez hurren, 2016ko abenduan erositako 350.000 metro karratutik gorako lursailean eraiki behar den Biltegi Nagusiaren inguruan etorkizunean sor daitezkeen beharrizanei erantzutera zuzenduko dira, zerbitzu osagarriak emate aldera.

Hiru lursail hauek 17 milioi euroren truke eskuratu ditu konpainiak. Z-2 lursaila erosteko 2016an inbertitu zituen 24 milioiekin batera, beraz, 41 milioi euroko inbertsioa osatu du toki honetan. Oriol Montanyà Mercadonako Logistikako Zuzendari Nagusiak azpimarratu duenez, “konpainiak eraikitzea aurreikusten duen Biltegi Nagusian etorkizunean sor daitezkeen beharrizanak osatzeko zerbitzu, taldekatze eta edukiontzientzako biltegiak egiteko baliatuko dira” lursail hauek.

Mercadonaren sare logistiko eraginkorra

Konpainiaren sare logistikoa, 14 bloke logistikoz -horietako hiru egun proiektuan edota eraikitzen ari dira- eta 3 biltegi satelitez osatua, badira ia hamar urte biltegi guztiz berriztatu eta automatizatuen alde egiten duen apustuagatik nabarmentzen dela. Langileen edozein manipulazio edo gainesfortzu ezabatzeko modua ematen dute biltegi adimentsu hauek; horri esker, lan-istripu arriskua prebenitzen eta murrizten laguntzen dute, emankortasuna eta eraginkortasuna areagotzen duten bitartean