Att cliente

Onlineko Erosketa eta etxera eramateko zerbitzua

Onlineko erosketak

Erosketa gure webgunean eginez gero, zerbitzu horren kostua 7,21 € da, eta 50 €-ko erosketa izan behar du, gutxienez.

Entregak erosketa egin eta hurrengo egunean hasten dira banatzen, libre dauden denbora-tarteen arabera. Eskaera berretsi aurretik, webgunean bertan ikus dezakezu zer egun eta zer ordutegi dauden libre entregetarako.

Eskaera banku-txartelarekin ordaintzen da erosketa egitean, eta eskaera prestatzean kargatzen da kontuan, etxean entregatu baino ordu batzuk lehenago. Etxean ezin da ordaindu erosketa, eskaera jaso baino ez.