Mercadona aitzindaria da lana eta familia bateragarri egiteko neurriak ezartzen, eta bide horretan hobetzen jarraitzeko hartu du erabakia, konpainiako 31 dendatan proba bat egin ondoren.
- Neurria abuztuaren 3an jarriko da indarrean, eta mugarri izango da konpainiarako eta, oro har, banaketa-sektorerako; izan ere, langileek astean bi egun osoz atseden hartu ahal izango dute, eta urtean zortzi asteburu luze izango dituzte jai.
- Ekimen hori bizkorrago martxan ipintzeko, lan erabakigarria egin du Hitzarmen Kolektiboaren Behatokiak, zeina 2019an sortu baitzuten ordezkaritza sozialaren eta enpresaren artean.