Mercadonako langile bat, dendan

Mercadona banaketa-sektoreko enpresarik erakargarriena izan da 2020an talentua erakarri eta atxikitzeari dagokionez

2021ko apirilaren 07a
  • Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitoreak (Merco) Mercadona izendatu du lanerako bigarren enpresa espainiar onena, bere ranking globalean.
  • Inkestan 39.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte, eta onak iruditu zaizkie Mercadonako lan-baldintzak.

2020. urtea oso konplexua izan da, eta, hala ere, Mercadona orotarikoen banaketa-sektoreko enpresa onena eta talentua erakarri eta atxikitzeko maila globaleko bigarren onena izan da. Konpainiak posizio horiek lortu ditu Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitorearen Merco Talento rankingean. Espainian eta Latinoamerikan 2006az geroztik erreferentzia gisa erabiltzen den ospe korporatiboaren enpresa-monitore garrantzitsu bat da monitore hori.

Rankinga egiteko 39.000  lagunek baino gehiagok balioetsi dute langileen kudeaketa-gaitasuna, bai eta talentuari eragiten dion ospearen zenbait alderdi, kontuan harturik, orobat, kolektiboek nolako pertzepzioa duten talentua erakarri eta atxikitzeko enpresen gaitasunaz. Inkestaren arabera, Mercok Espainian lan egiteko dauden 100 enpresa erakargarrienak aukeratu ditu.

Giza baliabideen arloan oraindik ere zer hobetua badagoela jakitun den arren, Mercadona harro dago 2020an lortutako emaitzekin. Urte zaila izan da, baina konpainiaren langileek kudeaketa-gaitasuna eta hobetzeko gogoa badituztela erakutsi dute, ahalegin handia egin baitute COVID-19ak eragin dituen gorabehera guztiei aurre egiteko.

Mercadonako lan-baldintzak

Konpainiarentzat, osagairik garrantzitsuenetako bat da Langilea. Mercadonaren Giza Baliabideen ereduak lan egonkorra eta kalitatezkoa eskaintzen du, sektoreko batez besteko soldata baino handiagoa du, trebatzeko aukera eskaintzen du, bai eta barnean postuz igotzeko aukera ere.

Mercadonako langileen baldintzak aintzat hartu ditu Lanaren Nazioarteko Erakundeak ere, enpleguaren egonkortasunari eta kalitateari dagokienez.

Argazki-oina: Pepe, Torremolinosko (Málaga) El Pinillo II-ko supermerkatuko langilea.

Logo EAktibatu