Marjinen murrizketa, kostuen kontrola, produktu-aukera eraginkorra eta produktibitatea gakoak dira kostu-prezioen eragin osoa produktuen salmenta-prezioan ez gehitzeko.
- Kostu-prezioen igoeraren eraginak 0,6 puntu murriztu du konpainiaren marjina, eta errentagarritasuna historiako baxuenetako bat izatea ekarri du: 0,025 €-ko irabazia saldutako euro bakoitzeko (2021ean 0,027 €-koa izan zen).
- Konpainiaren marjina eta errentagarritasuna murrizteko ahalegin horri esker, Mercadonan erosten duten 5,7 milioi etxek baino gehiagok 375 milioi euro aurreztu dituzte, konpainiak ez baititu erosketa-saskian kargatu.
- Mercadonak 718 milioi euroko irabazi garbia lortu du, 2021ean baino % 5 gehiago, eta irabaziak langileekin partekatzeko politikari eutsi dio: banatutako zenbatekoa % 8 handitu, eta 405 milioi eurora iritsi da.
- Mercadonaren zerga-ekarpena historikoa izan da 2022an: 2.263 milioi eurotik gora, 2021ean baino % 12 gehiago.
- Enplegu egonkor eta kalitatezkoaren sorrerari egin dion ekarpenari dagokionez, kontratu finkoko 3.000 lanpostu berri sortu ditu, haietatik 1.000 Portugalen, eta plantillako 99.000 pertsonen eros-ahalmena bermatu du, Espainiako eta Portugalgo KPIaren araberako soldata-igoerarekin.
- 2022an ere, Juan Roigek eta Hortensia Herrerok 80 milioi euro baino gehiago bideratu dituzte Valentziako Erkidegoko eta Espainiako ekonomia suspertzera, eta 2023an handitu egingo dute zenbateko hori, haien esanean “ezagutzak eta diruak partekatuta bakarrik ekartzen baitute zoriona”.