Aurrera egiten du bere “eraldatze-planean”, enpresa-eredu digitalagoa, produktiboagoa, sozialki arduratsuagoa, jasangarriagoa eta ingurune soziala eta ekonomikoa hobetzen laguntzeko duen erantzukizunaz kontzientea bultzatzeko.
- Joan den uztailaren 2an, lehen supermerkatua ireki zuen Mercadonak Portugalen. Mugarri historiko bat. Hari beste 9 denda gehitu zaizkio; hala, 10 supermerkatu, 900 pertsona eta 300 hornitzaile portugaldar baino gehiagorekin amaitu du urtea, 2019an 150 milioi euro inbertitu ondoren.
- Kontratu finkoa duten 90.000 langilerekin amaitu zuen iaz urtea Mercadonak, kalitateko 4.200 lanpostu egonkor sortu ondoren, haietatik 600 Portugalen; guztira, 1.636 supermerkatu eta 1.400 totaler hornitzaile espezialista.
- Mercadonak, beste urte batez, eutsi egin dio hazkunde partekatuari, eta honela banatu du 2019an sortutako irabazi osoa: 340 milioi euro langileen artean, helburuak lortzeagatiko prima gisa; 282 milioi Gizartearentzat, zerga gisa, % 18ko zerga-tasa efektiboarekin sozietateen gaineko zergan; 493 milioi berrinbertitu dira enpresan baliabide propio gisa; eta 130 milioi, dibidenduen bidez, bere bederatzi akziodunen artean. Horrek guztiak 623 milioiraino igo du konpainiaren irabazi garbia, aurreko ekitaldian baino % 5 gehiago.
- 2019an, Juan Roigek eta Hortensia Herrerok, hamarkada batez egiten ari direna errepikatuz, beren ondare pertsonalean jasotzen dituzten dibidenduen zati garrantzitsu bat berrinbertitu eta gizartearekin partekatu dute. . Zehazki, 50 milioi, Legatua Proiektuaren bidez, hainbat ekimenetan: Marina de Empresas, Trinidad Alfonso Fundazioa, Valencia Basket Club, L’Álqueria del Basket, Licampa 1617 (València Arena) eta Hortensia Herrero Fundazioa; eta 2020an beste 76 milioi partekatzea eta inbertitzea aurreikusia dute.