Tavernes Blanqueseko dendaren kanpoko fatxada eta Plaça d’Espanya

Mercadonak denda-eredu eraginkorraren arabera berritu du beste denda bat Tavernes Blanquesen (Valentzia)

2019ko uztailaren 26a
  • Denda hau berriro ireki da, goitik behera eraldatuta. 2,8 milioi euro inguruko inbertsioa egin da, 35 hornitzailek hartu dute parte, eta 250 pertsonari eman zaio lana eraldaketa-fasean.
  • Denda eraginkor berri honetan 53 langile ari dira, lanpostu egonkor eta kalitatekoarekin. Atal guztiak berritu dira, eta hobekuntzak ditu ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez, bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • Mercadonak 3 milioi euro erabili ditu oinezkoentzako plaza berri bat eraikitzeko (Plaça d’Espanya), eremu berdeak dituena. Gune hori Tavernes Blanqueseko Udalari laga dio, herriko bizilagun guztien gozamenerako. Herri horretan du egoitza enpresak sortu zenetik.

Mercadonak gaur irekiko du berriro Tavernes Blanquesen (Valentzia), Corts Valencianes hiribideko 39.ean, duen supermerkatua,  konpainiaren denda-eredu eraginkor berrira egokitzeko berritze-lanak egin ondoren; eredu horrek % 40rainoko energia-aurrezpena dakar. 2,8 milioi euro inguruko inbertsioa egin da proiektu honetan; 35 hornitzailek hartu dute parte, eta 250 lagun baino gehiago aritu dira berritze-fasean.

Horrez gain, Mercadonak bere jarduera garatzen duen inguruekiko duen konpromisoari jarraituz, egoitza herri horretan duenez eta 40 urte daramanez hango bizilagunekin elkarbizitzen, oinezkoentzako espazio berri bat eraiki du, berdegunez osatua, bizilagun guztiek goza dezaten. Gune berri hori, Plaça d’Espanya izenekoa, gaur inauguratu den supermerkatu berriaren aurrean dago, eta 3 milioi euroko inbertsioa egin da hura eraikitzeko. 1.700 metro koadro inguru dituen plaza horretako lanetan guztira 25 hornitzailek hartu dute parte, eta 170 pertsonari baino gehiagori eman diete lana.

2018ko maiatzean hasitako proiektu hau amaitu ondoren, Mercadonak Tavernes Blanqueseko Udalari laga dio dagoeneko egokituta dagoen gune hori. Gune horren ezaugarri nabarmenenak hauek dira, besteak beste: babylon sistemaren araberako lorategi bertikalak (ur-kontsumoa aurreztea dute ezaugarri); instalazio elektriko eta LED argiztapen hobeak; eta paseatzeko guneak eta hiri-altzari berriak.

Mercadonako zonako obra-zuzendariaren arabera, “Mercadonak Tavernes Blanqueseko herritarrekin duen konpromisoaren ondorioz sortu da herriari oinezkoentzako espazio berri berdeago eta irisgarriago hau lagatzeko asmoa, 40 urte baino gehiago baitaramatza udalerri horretan. Beti saiatu gara herriaren garapenari laguntzen; beraz, harro asko gureganatzen dugu proiektu hau hasieratik bukaerara arte gauzatzeko proiektuan parte hartzeko erantzukizuna". Gizarteak eman diguna gizartearekin partekatzeko modu bat da”.

Mari Carmen Marco Tavernes Blanqueseko alkateak esan duenez, “eremu hau biziberrituta, herritarrek eremu berri bat izango dute kalean lasai ibiltzeko, eta bizi-kalitate hobea izango dute”. Eta gaineratu du: “eskerrak eman nahi dizkiogu Mercadonari eta Roig Herrero familiari dohaintza honengatik, baina, batez ere, Tavernes Blanques beren etxetzat jotzen jarraitzen dutelako; gu harro gaude geure herriaren izena zabaltzen dutelako supermerkatuak irekitzen dituzten lekuetan, eta Mercadonaren familia handia osatzen duten langile guztiei bizitza-proiektu bat edukitzeko aukera eskaintzen jarraitzen dutelako.

Denda eraginkorraren eredu berriaren ezaugarriak

Mercadonak Tavernes Blanquesen denda-eredu eraginkor  berrira egokitu duen supermerkatuak 53 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin. Egindako berrikuntzei esker, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzea lortu du konpainiak, eta bere “nagusi”en (bezeroak) erosketa-esperientzia optimizatzea; aldi berean, hobekuntzak sartu dira bai langileentzat, bai hornitzaileentzat, bai gizartearentzat ere.

Atal guztietan ditu berrikuntzak saltoki berriak. Esate baterako, “Jateko prest” janari prestatuaren atal berria jarri da. Zerbitzu horretan 35 plater eskaintzen dira, eta, haietako batzuk pertsonalizatu daitezkeenez (hala nola, entsaladak, pizzak eta pasta), ia bikoiztu egiten da kopuru hori. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Tavernes Blanqueseko supermerkatuak, beste zenbait hobekuntzaz gain, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “nagusi"ek (bezeroak) plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak eta kafe beroa har ditzaten; eta, azkenik, erosketako orga-modelo eta saski-estiloko orga-modelo berriak, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Supermerkatu berri honetan handitu egin dute salmenta-aretoa (1.300 metro karratutik 1.800 metro karratura), eta diseinu erabat berritua du aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzaria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Guztientzako eremuak ere baditu dendak, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arindu egiten dira. Gailuen artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Tavernes Blanqueseko Plaça d’Espanya eta Mercadonaren dendaren fatxada (Valentzia)Tavernes Blanqueseko Plaça d’Espanya eta Mercadonaren dendaren fatxada (Valentzia).

Tavernes Blanqueseko Plaça d’Espanya (Valentzia)Tavernes Blanqueseko Plaça d’Espanya (Valentzia).

Tavernes Blanqueseko Mercadonaren dendaren fatxada eta Plaça d’Espanya (Valentzia)Tavernes Blanqueseko Mercadonaren dendaren fatxada eta Plaça d’Espanya (Valentzia)

Tavernes Blanqueseko Mercadonaren dendaren fatxada (Valentzia)Tavernes Blanqueseko Mercadonaren dendaren fatxada (Valentzia).