Mercadonaren denda baten kanpoaldea

Madril - Mercadonak beste denda eraginkor bat inauguratu du Madrilen

2019ko uztailaren 16a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 55 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • Lau milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 66 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, non 225 lagun baino gehiago aritu diren obra-fasean.

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du Madrilen (Ricardo San Juan kalea, 30-36). Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu akabera-gune berri bat haragiarentzat; urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; lurrindegian erakustoki zentral bat, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta arrandegian erakustoki berri bat, produktu oskoldunetarako.

Halaber, "Jateko prest” janari prestatuaren atal berria jarri da saltokian. Zerbitzu horretan 35 plater eskaintzen dira, eta, haietako batzuk pertsonalizatu daitezkeenez (hala nola, entsaladak, pizzak eta pasta), ia bikoiztu egiten da kopuru hori. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Madrilgo supermerkatuak, beste zenbait hobekuntzaren artean,  sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, ahulki eta mahaiekin, “nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak eta kafe beroa har ditzaten; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.390 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 66 hornitzaile eta 225 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da bi saltokietan, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Gainera, 56 ibilgailurentzako aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2018ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 607 milioi euro inbertitu zituen denda-eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.

Mercadonaren Erantzukizun Soziala Madrilgo Erkidegoan

Supermerkatu berri hau irekita, Mercadonak apustu irmoa egin du Madrilgo Erkidegoaren alde. 185 denda ditu dagoeneko, eta 10.300 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Halaber, konpainiak 62 Totaler hornitzailerekin lan egiten du komunitate honetan; eta 2.304 milioi euro baino gehiagoren erosketak egiten dizkie urtean.