María Cantalejo eta Rut Montes, La Sal de la Tierra jantoki sozialeko sukaldariak, eta Javier González eta Mariña Rivas, Mercadonako langilea eta Mercadonako Kanpo Harremanetarako gerentea

Vigoko La Sal de la Tierra jantoki sozialari egunero premiazko elikagaiak ematen hasi da Mercadona

2020ko ekainaren 11
  • Konpainia La Sal de la Tierra jantoki sozialari laguntzen hasi da, egunero premiazko produktuak emanez, hala nola haragia, fruta, barazkiak, arraina, esnekiak eta abar.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 414 tona produktu eta elikagai eman dizkie Galiziako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 706,6 tona premiazko elikagai eman zituen Galiziako autonomia-erkidegoan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, La Sal de la Tierra jantoki sozialari premiazko produktuak egunero ematen hasi da, eta zenbait neurri ezarriko ditu pertsonen segurtasuna bermatzeko eta erakunde horren hornidura ziurtatzeko. Goizetan egiten du entrega, eta, horretarako, Mercadonak bere giza baliabideak eta baliabide logistikoak jartzen ditu.

Konpainiak 2013an abiatutako proiektu sozialean sartu da La Sal de la Tierra elkartea. Proiektu horretan, 18 jantoki sozialek eta Galiziako beste ongintza-elkarte batzuek hartzen dute parte —eta egunero Mercadonaren dohaintzak jasotzen dituzte—; besteak beste, Vigoko jantoki sozial hauek: La Esperanza eta la Misión del Silencio.

Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetarako gerenteak hau nabarmendu du: "La Sal de la Tierra elkarteak lan handia egin du, eta, une zail hauetan, ez dio utzi besteei laguntzeari. Konpainiak, gehien behar dutenen ondoan egoteko duen konpromisoari jarraikiz, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Galiziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 706,6 tona elikagai baino gehiago banatu zituen—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, La Sal de la Tierra ongintza-elkartetik hau adierazi dute: “Eskerrak ematen dizkiogu Mercadonari erakutsi duen elkartasunagatik eta tarteka beren produktuak emanez laguntzen duten gainerako erakundeei, haiek guztiek gabe ezinezkoa izango baitzen jantoki soziala mantentzea". Elkarteak 20 urte baino gehiago daramatza Vigon lan soziala egiten; jantoki sozialaren zerbitzua dute, tailer okupazionalak eta berehalako arreta eta informazioa emateko bulegoa.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 260 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, urte-hasieratik, 6.200 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etena bukatu eta konpainiak erabaki zuenez geroztik berraktibatuko zituela premiazko produktuen dohaintza-prozesuak. Hala, berriro hasi zen ohiko lankide dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei dohaintzak egiten.

María Cantalejo eta Rut Montes, La Sal de la Tierra jantoki sozialeko sukaldariak, eta Javier González eta Mariña Rivas, Mercadonako langilea eta Mercadonako Kanpo Harremanetarako gerenteaMaría Cantalejo eta Rut Montes, La Sal de la Tierra jantoki sozialeko sukaldariak, eta Javier González eta Mariña Rivas, Mercadonako langilea eta Mercadonako Kanpo Harremanetarako gerentea.

Logo EAktibatu