- Hauek dira gure eskaintzako konbinazio aipagarrienak: berberetxoak era naturalean eta muskuiluak eskabetxean, era naturalean eta hainbat saltsarekin.
- Totaler Hornitzaile hauek dute produktu horiek prestatzearen ardura: Escurís (Jealsa-Rianxeira) eta Friscos etxeek muskuiluak prestatzen dituzte, eta Lenger Seafood eta Conservas Dani etxeek, berriz, berberetxoak.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 40 inguru handitu du Mercadonaren muskuilu eta berberetxoen salmenta; bi produktu horiek dira, hain zuzen, “Nagusiek” etxean prestatzen dituzten aperitiboetan erregeak.
Herbehereetako Lenger Seafood eta Vilassar de Mareko (Bartzelona) Conservas Dani hornitzaileek prestatzen dituzte Mercadonaren era naturaleko berberetxoak, zenbait tamainatan: XStik hasi eta XLra bitartekoak. Bestalde, Mercadonaren muskuiluak —bi hornitzailek prestatuak: Escurísek (Jealsa Rianxeira) A Pobra do Caramiñaleko (A Coruña) egoitzan eta Friscosek Catoiran (Pontevedra)— askotarikoak dira, eta hauek dira aipagarrienak: tamaina desberdineko muskuiluak eskabetxean eta era naturalean, eta eskabetxe pikantean eta bieira-saltsan.
Berberetxoen eta muskuiluen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.