Haragi freskoaren Mercadonako lineala

Barbakoak prestatzeko produktuen salmentak % 400 egin du gora Mercadonan, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko ekainaren 10a
  • Haragi freskoa (txuletoiak, saiheskiak eta entrekotak) eta jaki prestatuak (hestebeteak, hanburgesak eta broxetak) saldu dira gehien.
  • Espainiako dendetan azkena sartutako produktu berrien artean, oilasko-txurraskoa nabarmentzen da, Portugalgo oilasko txiki tipikoa.
  • 30 hornitzailek baino gehiagok egiten dituzte produktu horren erreferentziak, salmenta-eremuaren arabera, eta konpainiaren supermerkatu guztietan saltzen dira (1.600 baino gehiago).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 15 inguru handitu du barbakoak egiteko Mercadonaren produktuen salmenta, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz.

Produktu-aukera, hainbat erreferentziaz osatua eta 30 hornitzailek baino gehiagok egina —salmenta-eremuaren arabera—, haragi freskoak (txuletoiak, saiheskiak eta entrekota) eta jaki prestatuek (hestebeteak, hanburgesak eta broxetak) osatzen dute.

Era berean, barbakoak prestatzeko Mercadonaren produktu-sortan sartu diren azken berrikuntzen artean, oilasko-txurraskoa nabarmentzen da. Haragi mamitsuko oilasko txiki bat da, erditik ebakia. Oso ezaguna da Portugalen, eta egoki-egokia txingarretan erretzeko. 

Haragi freskoaren lineala Mercadonaren supermerkatu bateanHaragi freskoaren lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

Logo EAktibatu