Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Valladolideko ordezkariak hitzarmena sinatzeko ekitaldian

Valladolideko Gurutze Gorria eta Mercadona zaurgarritasunarekin konprometituta

2021ko ekainaren 14a
  • Erakunde Humanitarioak eta konpainiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, higieneko eta norberaren garbitasuneko produktuak emateko lankidetza-konpromisoari eusteko.
  • Pandemiaren hasieratik, Mercadonak premiazko produktuen 13.000 ale baino gehiago eman dizkio Valladolideko Gurutze Gorriari.

Gaur goizean, Erakunde Humanitarioaren egoitzan, Rosa Urbón Izquierdo Valladolideko Gurutze Gorriaren probintziako presidenteak eta Laura del Palacio Agea Valladolideko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Zuzendariak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.

Hitzarmen horren bidez, Gurutze Gorriari premiazko produktuak emateko konpromisoa hartzen du konpainiak, hark esku-hartze sozialeko bere proiektuen onuradunei banatzeko.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren arteko harremana areagotu egin da pandemia hasi zenetik eta joan den martxoan COVID-19aren aurrean martxan jarri zen Gurutze Gorriak Erantzun planaz geroztik. Plan hori baliabide, gaitasun eta pertsonen mobilizaziorik handiena da Gurutze Gorriaren historian.

Rosa Urbón Izquierdo Valladolideko Gurutze Gorriko presidenteak hau azpimarratu du: “Urtero lan egiten dugun egoera ahulean dauden pertsonekin ohiko esku-hartzeari eusteaz gain, laguntza-eskaeren gorakada handiari erantzun behar izan genion, eta gure esku-hartzea bikoiztu pandemiak eragindako osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisiari aurre egiteko”.

Erakunde Humanitarioak, pandemia hasi zenetik, 22.600 lagun baino gehiago artatu ditu Valladoliden, boluntarioen lanari eta konpromisoari esker, bazkideen babes leialari esker, tokiko ehunka enpresa, erakunde  eta administrazioei esker eta Gaztela eta Leongo Juntaren finantziazioari esker.

Gizarteratzearen arloan, hasierako konfinamenduan, pertsonen babesa ziurtatzeko, funtsezkoa izan zen elikagaiak, oinarrizko eta premiazko produktuak eta botikak ematea.

Alde horretatik, Urbinek eskertu egiten du “Mercadonak hitzarmen honen bidez pertsona ahulenekin hartutako konpromisoa. Funtsezko bazkide bihurtu da enpesekin, erakundeekin, administrazioarekin eta gizartearekin egiten ditugun aliantzen barruan, bizi dugun egoera konplexu hau arintzeko”.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Pandemiaren hasieratik, Mercadonak premiazko produktuen 13.000 ale baino gehiago eman dizkio Valladolideko Gurutze Gorriari. 2020an, konpainiak 1.437 tona produktu baino gehiago eman dizkie Gaztela eta Leongo gizarte-erakundeei, aurreko urtean baino % 35 gehiago; 24.000 erosketa-orgaren baliokidea da hori.

Laura del Palacio Ageak, Valladolideko Mercadonako Kanpo Harremanetarako Zuzendariak, hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Valladolideko probintziako erakunde eta jantoki sozial guztiekin. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Valladolideko ordezkariak hitzarmena sinatzeko ekitaldianGurutze Gorriaren eta Mercadonaren Valladolideko ordezkariak hitzarmena sinatzeko ekitaldian.