Mercadonaren Getafeko Bloke Logistikoa (Madril)

Mercadonak 28 milioi euroko inbertsioa egin du Getafeko bloke logistiko batean (Madril)

2021ko ekainaren 15a
  • Mercadonaren biltegi berri horrek Espainia erdialdeko 89 dendari ematen die zerbitzua, eta Madrilgo “Erlauntza”ri ere bai (onlineko zerbitzurako Mercadonaren biltegia, Getafen dagoena).
  • Konpainiak kalitatezko 595 lanpostu egonkor sortu zituen 2020an Madrilgo Erkidegoan; ekitaldiaren amaieran 11.410 langile zituen, eta 2.334 milioi eurotik gorako inbertsioa egin zuen eskualdeko erosketetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bloke logistiko berri bat jarri du martxan Getafeko Los Gavilanes industrialdean (Madril). Bloke hori martxan jarri izanak 426 lanpostu berri sortu ditu. Gaur egun 578 langile ari dira blokean lanean, eta guztiek jaso dute beren lanpostuari dagokion trebakuntza.

Biltegi berria funtzionamenduan dago erabat gaur egun, eta Ciempozuelosko bloke logistikoak duela 10 urte baino gehiagotik egiten duen jarduera osatzen du. Madril, Guadalajara eta Cuenca probintzietako 89 dendari emango die zerbitzua, eta Mercadonak Getafen duen “Erlauntza”ri ere bai (online zerbitzurako biltegia). Konpainiak Espainiako erdialdeko dendetarako zerbitzua bermatzeko eta indartzeko egin du inbertsio garrantzitsu hori.

28 milioi euroko inbertsioa egin da banaketa-zentro berri horretarako, eta 96.000 metro karratuko lursail batean dago. Produktu lehorren nabe bat (47.000 metro karratuko azalera eraikia) eta produktu freskoen nabe bat ditu (19.300 metro karratuko azalera eraikia), zeinean produktu hotzen eta produktu izoztuen atalak baitaude.

Konpainiak autonomia-erkidego horrekin duen konpromisoa berresten du inbertsio horrek, non, gaur egun, 190 denda baititu. Halaber, konpainiak eskualde horretan duen enpresa-proiektua sendotzen jarraitu du: 2020an 7 denda berri ireki zituen, beste 5 itxi zituen bere kalitate-estandar berrietara egokitzen ez zirelako, eta 27 denda eraberritu zituen Denda Eraginkorraren Eredu Berrira egokitzeko; urtearen amaieran eredu horretara egokitzen diren 142 supermerkatu zituen. Gainera, "Jateko Prest" atal berria ezartzen jarraitu zuen (94 supermerkatutan zegoen 2020aren itxieran), eta Freskoen Globala proiektuan ere aurrera jarraitu zuen.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Mercadonak kalitatezko 595 lanpostu egonkor sortu zituen autonomia-erkidegoan, eta ekitaldiaren amaieran 11.410 langile zituen. Horrez gainera, konpainiak 172,5 milioi euro inbertitu zituen eskualdeko aktibazio ekonomikoa bultzatzeko. Eskualdeko hornitzaileei dagokienez, gutxi gorabehera 58 Totaler Hornitzaileri erosten dizkie produktuak, eta 2.334 milioi euro bideratu zituen horretarako.

Era berean, konpainiak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Madrilgo Erkidegoari dagokionez, joan den ekitaldian, 870 tona premiazko produktu eman zizkien 17 jantoki sozial eta ongintzako erakunderi, 2019an baino % 115 gehiago.

Mercadonaren Getafeko Bloke Logistikoaren barrualdea (Madril)Mercadonaren Getafeko Bloke Logistikoaren barrualdea (Madril).

Mercadonaren Getafeko Bloke Logistikoa (Madril)Mercadonaren Getafeko Bloke Logistikoa (Madril).