Valentziako Sant Joan de Déu Serveis Socials entitatearekin hasi da elkarlanean Mercadona.

Valentziako Sant Joan de Déu aterpetxearekin elkarlanean hasi da Mercadona

2017ko martxoaren 29a

2016an premia-premiazko 140 tona produktu eman zituen dohaintzan Mercadonak  Valentziako probintzian.

  • Konpainiak beste zenbait jantoki sozial eta ongintzako erakunderekin egiten du lan, besteak beste, Valentziako Casa Caridad, Gandíako Buñuelos Sin Fronteras eta Elikagai Bankuarekin.
  • Valentziako Sant Joan de Déu Serveis Socials-ek 100 pertsona baino gehiago artatzen ditu egunean. 

Valentziako Sant Joan de Déu Serveis Socials entitatearekin hasi da elkarlanean Mercadona, eta elikagaiak ematen dizkio egunero. Goizeko lehen orduetan egiten da entrega, konpainiaren furgonetak baliatuz eta Mercadonak Valentziako Sagunto kalean duen dendako langileen parte hartzearekin, horiek baitira elikagaiak egunero banatzen dituztenak. Zentrora iristean, jantokiko sukaldariak bere gain hartzen du instalazioetara egunez egun gerturatzen direnentzako bazkarien prestakuntza; bertako lanbideetako arduraduna, bere aldetik, sarearen erabiltzaileak bazterketa sozialaren kontrako bederatzi etxebizitzatan egokitzeaz kargu egiten da. Guztira, ehun pertsona baino gehiagori laguntzen zaio.

Sant Joan de Déu Serveis Socials-eko zuzendariak, Isabel Tortajadak, elkartasunaren eta gizartearekiko konpromisoaren adibidetzat jo du elkarlan hau, “bestelako gizarte bat posible dela” erakusten baitu. Emilio, elikagaiak eramaten dituen Mercadonaren banatzaileetako bat, harro agertu da jardun honetan aritzeaz, “zailtasunak dituzten pertsonentzat hain beharrezkoak diren elikagaiak banatzearekin guztiz engaiaturik” dagoela nabarmenduz.

Mercadonak Valentziako probintziarekiko duen erantzukizun soziala indartzen du honekin guztiarekin, Valentziako Casa Caridad, Gandíako Buñuelos Sin Fronteras eta Elikagai Bankuarekin ere elkarlanean ari delarik eskualde honetan. Premia-premiazko 140 tona produktu eman zituen dohaintzan, orotara. Era berean, Valentziako probintzian egin ziren Kilo Operazio ezberdinetan eta Bilketa Handian izan zuen parte hartzea kontuan hartuz, bere “Nagusiek” (konpainiak bere barnean hala izendatzen ditu bezeroak) emandako 173 tona elikagai jasotzen lagundu zuen. 

Valentziako Sant Joan de Déu Serveis Socials-en ibilbidea

500 urtetik gorako historia duen San Juan Jainkoarenaren Ospitale-Ordenaren parte da Sant Joan de Déu Serveis Socials. Ordenak 236 anai baino gehiago ditu Espainian, 1.400.000 pertsona inguru artatzen dituzten osasun eta gizarte arloko 70 zentro eta unitatetan lanean, eta 2.000 bolondres baino gehiagoren parte hartzea jasotzen du. Bi aro bereiz daitezke entitate honek Valentzian izan duen historian: 1887tik 1991ra doan epea, Malvarrosako ospitalea ardatz duena, eta 1992tik gaur egunera doana, etxegabeei gizarte zerbitzuak eskaintzera dedikatua. Aterpetxe bat dute horretarako, ostatua emateaz gain elikadura eta osasuneko oinarrizko beharrizanak betetzeko helburuarekin, bai eta erlazio eta lan ohiturak berreskuratzera zuzendutako zentro okupazional bat, alkoholismo eta ludopatia ohiturak kentzeko programa terapeutiko bat, eta etxea galdu dutenen etxe bihurtzen diren bederatzi bizitokiz osatutako sarea ere.  

Mercadonaren elikagaien dohaintzak 

Gizartearekin hartu duen konpromisoak zenbait instituzio eta gizarte entitateren laguntzaile izatera eraman du Mercadona. 2016ko ekitaldia bakarrik kontuan harturik, 6.500 tona elikagai jarri zituen konpainiak Espainia osoko 120 jantoki sozial baino gehiago, 60 elikagai banku, eta beste zenbait gizarte erakunderen eskuetan, hainbat ekimenen bitartez. 108.000 erosketa-gurdi betetzeko adina, hain zuzen. Kilo Operazio ezberdinetan eta elikagai bankuek antolatutako Bilketa Handian ere hartu du parte, dendetako kudeaketa eginez eta babes logistikoa emanez. Elkarlanaren emaitza, 6.900 tona biltzea lortu zen, konpainiako “Nagusien” eskuzabaltasunari esker.

Mercadona empieza a colaborar con el comedor del albergue de Sant Joan de Déu de ValenciaEmilio, Mercadonako banatzailea, Sant Joan de Déu Serveis Socials-eko langile diren Emilia eta Rosaren ondoan, entrega bat gauzatuz.