Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriaren logoak, supermerkatu bateko atean.

Balear Uharteak - Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratzen du Palman

2017ko martxoaren 24a
  • 2 milioi euroko inbertsioa jaso duten erabateko eraberritze-lanen ondoren, berriro zabalduko ditu ateak denda honek. 30 hornitzailek hartu dute parte eraberritze fasean, 195 pertsona baino gehiago kontratatuz.
  • Supermerkatu berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da, orobat.

Mercadonak berriz zabalduko du gaur Palman (Mallorca) duen supermerkatu bat, Aragón kaleko 26 eta Uetam kaleko 28aren artean, hain zuzen, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. 2 milioi euroko inbertsioa jaso dute lanek, bai eta eraberritze fasean 195 lagun kontratatu dituzten 30 hornitzaileren parte hartzea. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen die bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. 

Mercadonak Palman duen denda eraginkor berri honek 41 lagunek osatutako langile talde finkoa du, eta 1.600 metro karratuko azalerako salmenta sala. Aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du, halaber, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, zukua unean bertan ateratzeko makina bat, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berri bat, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Gainera, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, bestalde, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena, hobekuntza informatikoen I+G+Ban 5 milioi euro inbertitzeaz gain.

Mercadona Illes Balears-etan

Mercadonaren 49 supermerkatu jarduten dira Mallorca, Menorca eta Eivissan, kontratu egonkor eta kalitatezkoa duten 2.223 lagunek osatutako langile-taldea aritzen delarik bertan. 2016an 108 lanpostu finko berri eratu ziren Uharteetan. 

Nabarmentzekoa da, bestalde, Mercadonaren eta bere bitarteko hornitzaileen artean egindako inbertsioak 12 milioi euro baino gehiagokoak izan zirela iaz.