Untxi haragia kontsumitzearen aldeko kanpainia babesten du Mercadonak

Untxi haragia kontsumitzearen aldeko kanpainia babesten du Mercadonak

2017ko otsailaren 03a
  • Gazteei produktu hau ezagutarazteko ekimena sustatzen du untxiaren sektorearen Lanbidearteko Erakundeak (INTERCUN), eta horrekin bat egin nahi izan du Mercadonak.
  • Mercadonaren Harategian salgai duzun untxi haragia espainiar jatorriko produktua da, oso osasuntsua eta erabilera anitzekoa. 

Untxiaren sektorearen Lanbidearteko Erakundeak (INTERCUN) kanpaina hasi du Espainia guztian barrena untxi haragia balioesteko, jendarte osoari zuzenduz, baina bereziki publiko gazteenari begira.

Mercadonak untxi haragia kontsumitzearen aldeko ekimen hori babesten du, Espainian tradizio handiko haragia izanik, osasuntsua, eta oso erabilera anitzekoa, prestatzeko orduan aukera kontaezinak eskaintzen ditu eta.

Hurrengo hilabeteotan errezetak eta kontsumitzeko iradokizunak plazaratzea aurreikusten du INTERCUN-ek. Edukia esteka honetan egongo da eskuragarri.

Mercadonak Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarri baten markoan egiten du lan, harreman egonkor eta epe luzerakoak sustatuz, bere bezeroei kalitate eta freskotasun goreneko produktuak eskaintzen jarraitzeko.

Bideoa gaztelaniaz: