Mercadonaren Denda Eraginkorraren Eredu Berriaren sarrera

Sevilla - Mercadonak bi denda berri irekiko ditu abenduan, Sevilla hiriburuan eta Dos Hermanasen

2020ko abenduaren 02a
  • Hilaren 9an, asteazkenarekin, Parsi etorbidean supermerkatu berri bat irekiko du konpainiak, eta etorbide berean lehendik dagoena itxiko du. Hilaren 14an, berriz, Dos Hermanaseko Adolfo Suárez etorbidean denda berri bat irekiko du, eta, hala, Dos Hermanasen duen denda-sarea osatuko du. 9,5 milioi euroko inbertsioa ekarriko du dendon irekierak.
  • Bi supermerkatuak Mercadonaren Denda Eraginkorraren Eredu berriaren araberakoak izango dira; “Jateko prest” atala izango dute, eta hobekuntzak ingurumenaren, teknologiaren eta zerbitzuaren arloetan.

Mercadonak bi denda berri irekiko ditu abenduan Sevillan: bata, hiriburuan, eta, bestea, Dos Hermanasen. Irekiera horiek 9,5 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute. Zehazki, hilaren 9an, asteazkenarekin, Parsi etorbidean supermerkatu berri bat irekiko da, eta, etorbide berean dagoena itxiko da. Hilaren 14an, berriz, Dos Hermanaseko Adolfo Suárez etorbidekoa irekiko da. Hala, ekitaldi honen amaieran Sevillan (hiriburuan eta probintzian) 70 supermerkatu izango ditu Mercadonak.

1.750 m2-ko salmenta-aretoa du Parsi etorbideko supermerkatu berriak, eta 208 ibilgailurentzako aparkalekua. Adolfo Suárez etorbidekoak, berriz, 1.868 metro2-ko salmenta-aretoa du, eta 181 ibilgailurentzako aparkalekua. Bi dendetan, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarriko du Mercadonak, zeinak zerbitzuaren bikaintasuna sendotzen baitu, eta erosketa-esperientzia optimizatzen, hobekuntzak baitakartza guztientzat: “Nagusientzat” (bezeroentzat), langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat. Horretarako, supermerkatuen belaunaldi berri honek diseinu erabat berritua du Mercadonaren aurreko denda-ereduarekin alderatuta. Beste zenbait hobekuntzaren artean, korridore zabalagoak ditu, eta erosketako orga-modelo berri bat eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Horrez gain, Jateko prest atala dute, non Mercadonak plater osasungarri gehiago jarri baititu aukeran: barazki-menestra eta zenbait arrain (urraburua, izokina eta bakailaoa), goarnizio eta guzti; ogitarteko gehiago, hala nola brioche begetala eta urdaiazpiko-ogitartekoa; bai eta Hot Deliren erakusmahai berri bat ere, hainbat produktu erre eskaintzeko, besteak beste, oilaskoa, saiheskia edo patatak, Portugalgo oilasko tipikoa, Frango, nagusi dela. Erreferentzia berri horiek guztiak bilgarri jasangarrietan datoz: azukre-kanaberaz edo kartoiz egindako bilgarrietan, hain zuzen. Izan ere, Mercadonak konpromiso aktiboa hartu du ingurumenarekin, "BAI esanez Planeta zaintzen jarraitzeari", eta apustu garbia egin du prozesuen epe luzeko jasangarritasunaren alde.

Belaunaldi berriko supermerkatu honetako saltokiek diseinu erabat berritua dute, Mercadonaren aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Logo EAktibatu