Camargoko denda eraginkor berriaren fatxada

Cantabria - Mercadonak beste denda eraginkor bat inauguratu du Camargon

2020ko azaroaren 30a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 27 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin. Guztira 61 langile dira.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 2,5 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 26 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 121 lagun baino gehiago aritu dira obra-fasean.

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du Camargon, Bahía Real merkataritza-parkean. Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, "Jateko prest” janari prestatuaren atal berria jarri da saltokian. Zerbitzu horretan, 35 plater eskaintzen dira, eta, haietako batzuk pertsonalizatu daitezkeenez (hala nola entsaladak, pizzak eta pasta), ia bikoiztu egiten da kopuru hori. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Croseko supermerkatuak, beste zenbait hobekuntzaren artean, korridore zabalagoak ditu; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “Nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak har ditzaten (jendearentzako itxita dago orain, COVIDa dela eta); eta erosketako orga-modelo berri bat eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.800 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekiak lehenetsi dira, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabili dira eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 26 hornitzaile eta 121 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horretaz gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horretaz gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Merkataritza-gunearekin partekatutako aparkalekua du, 276 ibilgailurentzakoa, , erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadona Kantabrian

Denda honekin, Mercadonak Kantabrian 12 supermerkatuko sarea du eta 706 langile, denak kontratu egonkor eta kalitatezkoekin. Azken 3 urteetan 31,3 milioi euro inbertitu ditu, batez ere bere denda-sarea hazteko eta modernizatzeko.

Mercadonak, gainera, konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Kantabriaren kasuan, aurreko ekitaldian 44 tona elikagai eman zituen. Konpromiso solidario hori indartu egin da aurten ere, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, konpainiak handitu egin ditu bere dohaintzak, eta 86 tona premiazko produktu baino gehiago eman dizkie jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta beste gizarte-erakunde batzuei.

Logo EAktibatu