Mercadonaren logo berria, sarrerako ateetako bateko kristalean.

Salamanca – Mercadonak Los Cipreses etorbidean duen supermerkatua berrirekitzen du, hura eraberritu ondoren

2017ko irailaren 28a
  • Salamancako denda honek berriro zabaltzen ditu ateak, milioi euro 1 baino gehiagoko inbertsioa jaso duen erabateko eraberritzearen ondoren. 33 hornitzailek hartu dute parte lanetan, eta 185 pertsona baino gehiago kontratatu dituzte eraberritze fasean.
  • Supermerkatu berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.
  • Konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzen den Salamancako lehen denda dugu hau.

Mercadonak supermerkatu bat berrirekiko du gaur Salamancan, Los Cipreses etorbideko 55. zenbakian, hain zuzen ere, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. Lan hauek milioi euro 1 baino gehiagoko inbertsioa jaso dute, eta eraberritze fasean 185 lagun kontratatu dituzten 33 hornitzaileren parte hartzea izan. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. 

Mercadonak Salamancan duen denda eraginkor berri honek 1.600 metro karratu baino gehiagoko azalerako salmenta sala du, eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten du, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Baditu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-gune berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta erosketa-saski eta orga modelo berri bana ezarriz, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:30etara. 38 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Gaztela eta Leonen: 2016ko Balantzea

Mercadonak 66 supermerkatu ditu Gaztela eta Leonen, eta kontratu egonkor eta kalitatezkoa duten 3.550 lagunek osatutako langile-taldea. Gainera, konpainiak Gaztela eta Leonen alde egiten duen apustua bertako nekazaritzako elikagai-hornitzaileei eginiko erosketa-bolumenean islatu da, 1.566 milioi eurokoa izan baita 2016an, aurreko urtekoa baino %2 gehiago.

Mercadonak Gaztela eta Leonen azken urtean izan duen eragin dinamizatzailea, era berean, agerikoa izan da beste behin ere, bere bitarteko hornitzaileek eta hornitzaile adituek osatzen duten kluster industrialak burutu dituen inbertsioak 80,9 milioi eurotara iritsi baitziren guztira. Enpleguari dagokionez, zuzen eta zeharkako 8.767 lanpostu eragiten ditu Mercadona Proiektuak Gaztela eta Leongo Erkidegoan.