Mercadonaren gurdi-orga, zenbait produkturekin.

Mercadonak eguneroko elkarlana abiatu du Eivissako jantoki sozialekin

2017ko irailaren 27a
  • Mercadonak, Balear Uharteetako beste jantoki sozial batzuekin ere aurretik lan egiten duenak, Eivissako Elizbarrutiko Caritasen hiru jantoki soziali produktuak egunero entregatzeari ekin dio.
  • Aurreko ekitaldian, 107 tona elikagai eman zizkien konpainiak dohaintzan Balearretako hainbat entitate soziali. 

Mercadonak elkarlana abiatu du Eivissako Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen dituen Eivissa, Sant Antoni de Portmany eta Santa Eulària des Riu udalerrietako hiru jantoki sozialekin, eta egunero entregatzen dizkie premia-premiazko produktuak, hala nola fruta eta barazkiak, esnekiak, haragi eta arrain paketeak, odolkiak, kontserbak, ogia edota pasta, jantokiek zentro horiek erabiltzen dituzten familien eta pertsonen oturuntzak presta ditzaten.

20 urtetik gorako ibilbidea dute Eivissako Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen dituen jantoki sozial hauek, eta 90 pertsona baino gehiago artatzen dituzte egunero. Urtean, 30.000 menu inguru banatzen dituzte, lehen eta bigarren platera, ogia eta postrea barne hartuz, bai eta elikadura beharrizan bereziak dituzten erabiltzaileentzat egokitako menuak ere, urtean 200 bat pertsonak baliatzen duten zerbitzua. Gainera, menu horiexen araberako zakote-ontziak banatzen dizkiete beraien kabuz janaria prestatu ezin duten familia kalteberei.

Astelehenetik larunbatera eta goizeko lehen orduan egiten da dohaintza. Mercadonaren baliabide gizatiar eta logistikoak baliatuz, salmentarako egokiak ez izanda ere kontsumitzeko egoera guztiz onean dauden produktuak jantokietara eraman, eta kalitate eta elikadurazko segurtasun baldintza hoberenetan entregatzen dira, boluntarioek oturuntzak presta ditzaten.

Balear Uharteetako Mercadonako Kanpo Harremanetako arduradun den Bárbara Ordás-ek adierazi duenez, “asko pozten gaitu jantoki sozial hauekin lanean aritzeak, eta harro gaude zentroetara gerturatzen diren pertsonen eta familien dieta osatzen laguntzeko elikagaiak eman ahal izateaz”.

Joan Marí Eivissako Elizbarrutiko Caritaseko Presidenteak, bere aldetik, elkarlan hauek ematen dioten poza azaldu du, “gure eguneroko baliabideak handitzen laguntzen baitigute, kontsumitzeko egoera ezin hobean dauden produktuekin”.

Oro har, 107 tona elikagai baino gehiago eman zituen dohaintzan Balear Uharteetan Mercadonak 2016an zehar, honako entitate hauekin ere elkarlanean aritu delarik: Mallorcako Elikagaien Bankua; Maó eta Ciutadellako Udal Bankuak, Menorcan; Eivissa eta Formenterako Elizbarrutiko Caritas; Mallorcako Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen duen Incako Jantoki Soziala; eta “Ca l’Ardiaca” Jantoki Soziala, Palmako Es Refugik kudeatua. Gainera, Mallorkako eta Eivissako Elikagai Bankuek abiatzen dituzten “Kilo Operazioak” eta “Bilketa Handia” kanpainaren moduko ongintzazko ekimenekin ere lan egiten du, bere supermerkatuen parte hartzearen bitartez.

Konpromiso sozialaren alorrean egikaritzen dituen ekintzen barnean, urteak dira Espainia guztiko instituzio eta ongintzazko entitateekin lan egiten duela Mercadonak, hala nola Elikagaien Bankuak, Elizbarrutiko Caritas, Gurutze Gorria eta 120 jantoki sozial baino gehiagorekin. Honela 6.500 tona elikagai eman zituen 2016an, 108.000 erosketa gurdi betetzeko adina, gutxi gorabehera.