Rosario, Mercadonako langile erretiratu berria, 23 urtez lan egin zuen Santa Polako supermerkatuaren atean

Rosariok, Mercadonako langile erretiratu berriak, bere historia kontatzen du

2018ko otsailaren 07a
  • Mercadonan izan duen lan esperientzia kontatzen du Rosario Rodes-ek, konpainian 23 urte eman ondoren.

Gaztelaniazko bideoa

Rosario erretiratu berriak Mercadonako langile gisa izan duen historia partekatzen du, Santa Polan (Alacant) ditugun dendetako batean 23 urtez lanean aritu ondoren.

Mercadonako mozketako harakin moduan egindako lanean gehien balioesten dituen gauzak kontatzen ditu.

Rosariok dioenez, Mercadonako langile gisa gehien eman diotenak bere lankideak izan dira, eta bezeroekin izandako harreman hurbila. Dendan aritu zen azken eguna eta prestatu zioten sorpresa gogoratzen ditu ere.

Rosarioren historia ezagutzera eman nahi izan du konpainiak, urte guzti hauetan Mercadonan egin duen lanaren aitorpen modura, eta Mercadonako langileek hartzen duten konpromiso eta inplikazioaren adierazle gisa.

Mercadona harro dago Rosariok urte hauetan zehar bere esfortzua eta ilusioa gurekin partekatu izanaz, eta onena opa diogu.

Lan baldintzak Mercadonan

Mercadonaren Giza Baliabideen Ereduak lanpostu egonkorra eta kalitatezkoa eskaintzen du, prestakuntzaren eta barne sustapenaren moduko balioak bultzatzearekin batera. Mercadonaren lan baldintzek ahalbidetzen dute gurea bezalako lantaldea osatzea: oso motibatua eta egitasmo komunarekin lerrokatua.