Mercadonaren logo berria, bere sarreretako ate bateko beiran

Pontevedra – Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratzen du Vigon

2017ko azaroaren 09a
  • Denda berria teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.
  • Supermerkatu eraginkor berri honek 2 milioi euroko inbertsioa jaso du, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 37 pertsonak osatzen dute bere langile taldea.
  • Batazbeste, 40 hornitzailek hartu dute parte eraikitzean, eta 160 pertsona inguru kontratatu dituzte lanak iraun bitartean.

Mercadonak supermerkatu bat inauguratzen du gaur Vigo (Pontevedra), Rúa Pizarro 18-24 helbidean, hain zuzen ere. Supermerkatuak konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokiturik irekitzen du, bere eraikuntzan 160 pertsona inguru kontratatu dituzten 40 hornitzailek hartu dutela parte. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

Mercadonak Rúa Pizarro-n duen denda eraginkor berri honek 1.690 metro karratuko azalerako salmenta sala du eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten du, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Baditu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-gune berri bat okelarentzat, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, labeko atal berria, ogia xerratzeko gailuarekin eta gozotegi hoztuarekin, eta urdaiazpiko ontziratua zein moztekoa duen txarkuteria berria, beste berritasun batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta bi orga modelo berri ezarriz, orga modelo estandar bat eta orga-saski modelo bat, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:30etara. 309 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Beste irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 milioi euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, beste 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Galizian

Supermerkatu hau abian jartzearekin, Mercadonak baditu 57 denda Erkidego horretan. Gainera, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 2.030 lagunek osatzen dute konpainiak Galizian duen langile-taldea, eta bertako 1.280 ETE eta lehengai-ekoizlerekin du honek merkataritza harremana. 2016an, 1.182 milioi euroko erosketak egin zituen Galizian, hain zuzen ere. Mercadonak eta bere bitarteko hornitzaileek galiziar erkidegoan egindako osoko inbertsioa, azkenik, 31,6 milioi eurokoa izan zen 2016an.