Gereziak Mercadonaren denda bateko fruta eta barazkien atalean

Mercadonak 4.200 tona pikota eta gerezi erosi dizkie Extremadurako hornitzaileei, 2016an baino %30 gehiago

2017ko azaroaren 06a
  • Supermerkatu-kateak azken kanpainan merkaturatu duen extremadurar jatorriko gerezi eta pikota bolumena toki horretan ekoizten denaren %11 da.

Mercadonak produktu freskoen alde, eta zehatzago, gertutasuneko fruta eta barazkiaren alde egin duen apustuak Extremadurako beste 4.200 tona pikota eta gerezi erostera bultzatu du aurten supermerkatu-katea, iazko kanpainan baino %30 gehiago, alegia.

Aurtengo kanpaina guztian zehar, Mercadonak herrialdean dituen supermerkatu gehientsuenetan saldu dira Extremadurako gerezi eta pikotak, erkidego horretakoetan barne.

Jerteko Bailarako Kooperatiben Elkartearen presidente den Emilio Sanchez-en zein Domingo Fraile Campo y Tierra enpresaren gerentearen ustez, “Mercadonak gure produktuaren alde egin duen apustua oso garrantzitsua da sektorearentzat. Hitzarmen hauek oso onuragarriak dira bi aldeontzat, produktu ona eskaini eta egonkortasuna irabazten dugulako”. Erosketa bolumen hau produktuaren kalitateagatik eta Mercadonaren “Nagusiek” (bezeroek) egin dioten harrera onagatik izan da posible.

Extremadurako pikota eta gereziaren alde Mercadonak egiten duen apustua inguru bereko tokian-tokiko beste zenbait produkturen alde egiten duenari batzen zaio, esate baterako, gaztaina edota hezurdun frutaren aldekoari (nektarinak, paraguaioak, okaranak, etab.).

Frutek eta barazkiek, beren kalitate, zapore eta barietatearengatik, bizitasuna ematen diote organismoari, eta horiek erregulartasunez kontsumitzea gomendatzeko Nekazaritza Ministerioak abiatu duen “Hemengo eta oraingo Frutak eta Barazkiak” ekimenarekin bat egiten du Mercadonak.

Mercadonak oso modu estuan lan egiten du lehen sektorearekin, Espainiako 8.000 nekazari, 12.000 arrantzale eta 4.800 abeltzainekin dituen hitzarmenen bitartez, eta 16.055 milioi euroko erosketak egiten ditu Espainian urte bakoitzean.