Mercadonaren onlineko salmentarako biltegiaren kanpoaldea (Bartzelona)

Onlineko erosketa zabaltzen hasi da Mercadona Bartzelonan

2019ko ekainaren 11
  • Onlineko erosketetarako biltegi hau Bartzelonako lehena da, eta konpainiak duen bigarrena; bestea Valentzian jarri zuen martxan, 2018ko maiatzean.
  • Hasieran, lau posta-kodetan emango du zerbitzua, Sarrià-Sant Gervasa eta Les Corts barrutietan, eta asmoa da hurrengo hilabeteetan hiri osora hedatzea pixkanaka.
  • Erosketak online egiteko sistema berriak webgune berria eta mugikorrerako aplikazio intuitibo eta erabilerraz bat ditu (harekin batera, orain arteko sistema ere martxan dago, gainerako auzoetan hura erabiltzen baita oraindik).
  • Mercadonaren Bartzelonako taldea 92 pertsonak osatzen dute oraingoz, eta aurreikusten da proiektuak aurrera egin ahala 350 langile izatera iristea datozen hilabeteetan.
  • Hain zuzen, Zona Franca industrialdean banaketa-zentro bat eraikitzen 7 milioi euro inbertitu dira.

Valentzian iaz hasi zuen hedapenarekin segituz, onlineko erosketa-zerbitzu berria jarri du martxan Mercadonak; horretarako, Zona Franca industrialdean biltegi bat zabaldu du, onlineko erosketetarako bakarrik erabiliko duena. Zentro logistiko horretatik –"Erlauntza" izenekoa–,  Sarrià-Sant Gervassi eta Les Cortseko barrutietan hasi da zerbitzua ematen konpainia, zehazki 08017, 08021, 08022 eta 08034 posta-kodeetan, eta, hurrengo asteetan eta hiletan, Bartzelonako gainerako auzoetara zabalduko du zerbitzua, pixkanaka-pixkanaka.

Mercadonaren onlineko salmentarako web-zerbitzu berria Bartzelonako 4 posta-kodetan egongo da erabilgarri

“Erlauntza"k zerbitzua ematen ez dien gainerako posta-kodeetan bizi diren bezeroek webgune klasikoa erabiltzen segitu dezakete erosketak egiteko, orain arte bezala. Proiektuaren bilakaeraren arabera, Bartzelonako beste posta-kode batzuetara zabalduko du zerbitzua enpresak, eta, hurrengo urteetan, beste udalerri batzuetara. Gaur egun, onlineko proiektuaren helburua da Bartzelona hiriari zerbitzua ematea, Zona Franca industrialdean dagoen biltegi berriaren garapenarekin.

Onlineko erosketa berriak, batetik,  webgune hobetua eta aplikazioa izango ditu, eta, bestetik, egiturazko aldaketa handiak ekarriko ditu, prozesuak optimizatzeko aukera ematen dutenak. Eskaeren prestaketa eta bidalketa “Erlauntza”ra bideratuta, erosketak dendetatik banan-banan kudeatu beharrean, produktibitatea eta eraginkortasuna areagotu egiten dira (zortzi aldiz handiagoak dira). Horren bidez, “Nagusi”ari (hala deitzen diegu bezeroei) zerbitzu onena bermatzen zaio.

Eredu berri horren tarifa orain arteko bera da (7,21 €/eskaera), eta entregatze-ordutegia luzeagoa: eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera egingo dira, 7:00etatik 22:00etara, astelehenetik larunbatera, ordubeteko tartetan. Produktu-aukera dendetakoaren oso antzekoa da. Produktuak mailaka bila daitezke, edo plataforma berriaren bilatzailearen bidez, eta produktu bakoitzaren argazkiak eta informazio garrantzitsua ematen dira.

Bartzelonako “Erlauntza”n onlineko erosketa berriaren ardatz izango den taldeak 92 langile ditu, eta  gehienak hiri horretako denda fisikoetatik datoz. Datozen hilabeteetan kontratazio berriak egin eta kopuru hori handitzea espero da, eta guztira 350 langile izatea, hedapen-prozesuak aurrera egin ahala. Garapen informatikora, diseinura, produktura, logistikara eta bezeroarentzako arreta-zerbitzura bideratutako ekipoak Valentziako egoitzan egongo dira, eta handik emango diote zerbitzua Bartzelonako onlineko proiektuari.

Juana Roig Mercadonako onlineko erosketa-proiektuaren zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, "Mercadonaren onlineko dendak Valentzian izan duen arrakastaren ondoren, Bartzelonara iritsiko gara orain; eta ziur gaude zerbitzu honek potentzial izugarria duela. Gure ustez, hiri handi honetan zerbitzu hori eskaintzea mugarri bat izango da konpainiak onlineko salmentaren alde egindako apustuan".

Freskotasun eta eraginkortasun handiagoa: Biltegi esklusiboa eta produktu freskoak eta izoztuak dagokien tenperaturan garraiatzeko ibilgailuak (3 tenperatura desberdin)

Onlineko zentro logistiko berri horretan (10.500 m2), 7 milioi euroko inbertsioa egin da. Guztira, 2.500 m2 ditu produktu freskoetarako, produktu hoztuak eta izoztuak biltegiratzeko gune bat barne duela, -20 ºC baino tenperatura baxuagoa behar duten produktu hoztu eta izoztuetarako. Produktu freskoak bezeroari ematen zaizkion egun berean jasotzen eta prestatzen dira, eta, beraz, kalitate gorena eta freskotasuna bermatzen dira. Horrez gain, zentro logistiko berrian energia-kontsumoa nabarmen murrizten duten elementuak sartu dira, hala nola eguzki-panelak eta hotzeko produktuen biltegirako isolatzaile bereziak. Bestalde, karga-plataformen altuera txikiagotu egin da, banaketa-ibilgailuak ohikoak baino txikiagoak baitira hiriaren erdialdean ibiltzeko. Hala, erraz kargatzen dira, eta entregaren azken zatia, bezeroaren etxeko aterainokoa, erraztu egiten da.

Lan horretarako, 50 ibilgailu ditu , hiru modelo desberdinetakoak: bidaia bakoitzeko hamabost, bederatzi edo bost eskaera garraia ditzakete, horien tamainaren arabera, eta sarbide zaileko eremuetara egokitzen dira. Banaketa-ibilgailu horiek hiru tenperatura-eremu dituzte, produktu fresko eta izoztuak hotz-katea errespetatuta irits daitezen onlineko bezeroaren etxera. Bestalde, deskarga-sistema mekanizatu bat dute ibilgailuek karga-manipulazioa minimizatzeko, eta, hala, langileak gainesfortzu gutxiago egiteko eta deskarga-denbora murrizteko. Halaber, ibilgailu guztiak gas bidez dabiltza, konpainiak ingurumenarekin duen konpromisoari jarraikiz.

Proiektuaren etorkizuneko helburuei dagokienez, onlineko erosketak egiteko modu berria  2020. urtearen hasieran jarri nahi luke martxan Madrilen  konpainiak. Datozen urteetan, onlineko proiektuaren aldeko apustu irmoarekin segituz, sistema hau Espainiako beste hiri handi batzuetara hedatzen jarraituko du.

Webgune berria eta mugikorreko aplikazio berria Bartzelonarako Mercadonaren Bartzelonako onlineko salmentarako biltegia (Erlauntza izenekoa), kanpotik ikusitaMercadonaren Bartzelonako onlineko salmentarako biltegia (Erlauntza izenekoa), kanpotik ikusita.

Onlineko salmentarako biltegiaren barrualdea (Bartzelona).Onlineko salmentarako biltegiaren barrualdea (Bartzelona).

Bartzelonako onlineko salmentarako biltegiko langileaOnlineko biltegiko langile bat (Bartzelona).

Onlineko biltegiko labezain bat (Bartzelona)Onlineko biltegiko labezain bat (Bartzelona).

Banatzaile bat gasez dabilen eta deskarga mekanizatua duen ibilgailu batean (Bartzelona)Banatzaile bat gasez dabilen eta deskarga mekanizatua duen ibilgailu batean (Bartzelona).

Eguzki-panelak estalkian, onlineko salmentarako Bartzelonako biltegianEguzki-panelak estalkian, onlineko salmentarako Bartzelonako biltegian.