Oliben eta ozpinetakoen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

Oliben eta ozpinetakoen salmentak % 45 egin du gora Mercadonan, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko maiatzaren 04a
  • Produktuen artean, nabarmentzekoak dira Chupadedos olibak, 8.000 unitate saldu baitira eguneko, lehen baino % 65 gehiago.
  • Bezeroek etxean hartzen dute orain aperitiboa, eta horrek halako produktu gehiago kontsumitzea dakar.
  • Mercadonak 100 erreferentzia baino gehiago ditu, denda dagoen inguruko gustu eta ohitura guztietarako, 30 hornitzailek baino gehiagok eginak.

Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen konpainiak % 45 handitu du Hacendado oliben eta ozpinetakoen salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketak direla eta, orain "Nagusiak" (bezeroa) etxean hartzen baitu aperitiboa. Konpainiak oliben eta ozpinetakoen 100 erreferentzia baino gehiago ditu, denda dagoen inguruko gustu eta ohitura guztietarako.

Produktuen artean, nabarmentzekoak dira Mercadonako Chupadedos olibak, Aceitunas Guadalquivir Totaler Hornitzaileak Andaluzian eginak, 8.000 unitate saldu baitira eguneko, lehen baino % 65 gehiago. Espainiako denda guztietan saltzen da, eta bezeroei atsegin zaien zapore eta kolore berde naturalaz gainera, berriz erabil daitekeen poto batean eskaintzen da.

Produktuok, zeinak 30 hornitzailek baino gehiagok eginak baitira, edozein unetan jateko snack egoki-egokiak dira. Olibek, superelikagai ezagunak, ezaugarri onuragarri ugari dituzte; eta ozpinetakoek, berriz, proteina asko eta koipe gutxi.

Chupadedos olibak Mercadonaren supermerkatu bateko linealeanChupadedos olibak Mercadonaren supermerkatu bateko linealean.

Mercadonako oliben eta ozpinetakoen linealaOliben eta ozpinetakoen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta