Mercadonaren C bitaminazko konprimitu eferbeszenteak

Mercadonak hirukoiztu egin du C bitaminazko konprimitu eferbeszenteen salmenta, bezeroaren ohitura-aldaketengatik

2020ko maiatzaren 02a
  • Bezeroak immunitate-sistema indartzeko elikadura-osagarriak nahi dituelako handitu da kontsumoa.
  • Krüger Totaler Hornitzaileak produktu horren ekoizpena indartu du hornidura bermatzeko.

Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen kateak hirukoiztu egin du C bitaminazko konprimitu eferbeszenteen salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketengatik. "Nagusiak" (bezeroak) immunitate-sistema indartzeko elikadura-osagarriak nahi dituelako handitu da kontsumoa.

Mercadonaren C bitaminazko konprimitu eferbeszenteak 2017az geroztik saltzen dira kate osoan, eta aitortzen zaien onura nagusia da immunitate-sistemari ondo funtzionatzen laguntzen diola C bitaminak. Produktua ekoizteaz arduratzen den Totaler Hornitzaileak, Krügerrek, konprimituen ekoizpena indartu du Alemanian dituen instalazioetan, Mercadonak Espainian eta Portugalen dituen dendak, 1.600etik gora, hornitu ahal izateko.

Mercadonaren C bitaminaMercadonako C bitaminazko konprimitu eferbeszenteak.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta