Mercadonaren horma-irudi berria

Murtzia – Mercadonak Denda Eraginkor Eredu berri bat ireki du La Albercako Montevida Merkataritza Parkean

2018ko urtarrilaren 29a
  • Denda eraginkor berri honek hobekuntzak aurkezten ditu atal guztietan, eta ingurumenaren, teknologiaren zein zerbitzuaren alorretako berritasunak, bere bezeroen erabateko erosketa esperientzia optimizatzeko helburuarekin.
  • Supermerkatu berriak La Albercako Carlos Varcárcel kalean zegoena ordezkatzen du, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 47 pertsonak osatutako langile taldea du.
  • Denda berriak 4 milioi euroko inbertsioa jaso du, eta lanak iraun bitartean 160 pertsona baino gehiago kontratatu dituzten 56 hornitzailek hartu dute parte bere eraikuntzan.

Mercadonak supermerkatu bat inauguratzen du gaur La Albercako (Murtzia) Montevida Merkataritza Parkean. Hau irekitzearekin batera, La Albercako Carlos Varcárcel kalean zeukana ixten du konpainiak. Supermerkatuak Denda Eraginkor Eredu berria txertatzen du, eta honekin zerbitzuaren bikaintasuna sendotzen du, bezeroen erosketa esperientzia optimizatu, eta “Nagusiei” (bezeroei), langileei, hornitzaileei, eta gizarteari mesede egiten dieten hobekuntzak aurkezten ditu.

Horretarako, supermerkatu berriak baditu esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-gune berri bat okelarentzat, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, laranja-zukua unean bertan ateratzeko zerbitzua, oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, labeko atal berria, ogia xerratzeko gailuarekin eta gozotegi hoztuarekin, eta urdaiazpiko ontziratua zein moztekoa duen txarkuteria berria, beste berritasun batzuen artean.

Supermerkatuaren hobekuntzen artean, gainera, badaude haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, korridore zabalagoak, eta erosketa orga eta orga-saski modelo berri bana, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.800 metro karratuko azalerako salmenta sala du eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Orobat, argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten du, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Lanak iraun bitartean 160 pertsona baino gehiago kontratatu dituzten 56 hornitzailek hartu dute parte Mercadonaren denda eraginkor berri honen eraikuntzan.

Mercadonaren langileentzako Teknologia eta Ergonomia

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatuak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuarekin elkarlanean aritu da Mercadona. Gainera, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak ditu dendak, bai eta jangela hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak ere.

Halaber, Mercadonaren Denda Berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen dituela informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autokudeaketa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hori: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortzeko.

Hauxe da supermerkatua irekitzeko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:30etara. Bestetik, 489 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxera eramateko zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte: produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Horri esker, eskaintza eraginkorra eskain diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta preziorik baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

2017an zehar, 180 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen Mercadonak Denda Eraginkor Eredu Berriaren arabera 126 denda eraberritzeko eta beste 29 supermerkatu berri irekitzeko.

Mercadona Murtziako Eskualdean

Mercadonak 64 supermerkatu ditu Murtziako Probintzian, eta 3.080 langile baino gehiagori enplegu egonkorra ematen die han. Nabarmentzekoa da, bestalde, iazko urtean zehar bere erantzukizun soziala indartu duela Mercadonak Eskualdean zenbait ekimen tarteko; esate baterako, 160 kilo elikagai eman zizkien dohaintzan Gurutze Gorriari, Eskualde horretako Elikagaien Bankuei eta Jantoki Sozialei; gainera, hainbat “Kilo Operazio”-tan aritu da, ongintzako erakundeekin elkarlanean, eta baita Elikagaien Bankuak sustatutako “Bilketa Handia” izeneko kanpainaren moduko ekimenetan ere, Eskualdeko udalerri gehientsuenetan dituen supermerkatuen bidez parte hartuz.