Tarragonako merkatu nagusiko Mercadonaren supermerkatua

Mercadonaren proiektu osoak Espainian duen eragina

2018ko uztailaren 04a
  • Mercadonak 17.533 milioiren erosketak egiten ditu urtean Espainian; erosketa osoaren % 85.
  • Mercadonaren jarduerak eta haren muntaketa-kateak 19.500 milioi euroko ekarpena egiten du —hau da BPGaren % 1,7— eta 545.000 lanpostu, zuzenekoak, zeharkakoak eta eragindakoak, sortzen ditu; Espainiako enplegu totalaren % 3, alegia.
  • Mercadonak, haren bitarteko hornitzaileek eta hornitzaile espezialista batzuek 249 fabrikako kluster industrial bat osatzen dute Espainian.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonaren ereduaren helburua ez da “Nagusia” (bezeroa), langilea edo hornitzailea soilik gogobetetzea, baizik eta baita gizartea bera ere. Horretarako, hazkunde partekatua du oinarri.

Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat da laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen, jendea harro egoteko moduko enpresa-eredu bat eraikitzeko.

Mercadona fabrikatzaileekin eta hornitzaileekin aritzen da lankidetzan, presentzia duen inguruneetan balioa sortzen duen hazkunde partekatua eta jasangarria sustatzeko. Gainera, aspalditik ari da herrialdean industria produktiboa eta eraginkorra sortzearen eta sendotzearen alde egiten.

Bere bitarteko hornitzaileekin lan egiteaz gain, 700 hornitzailerekin baino gehiagorekin dihardu lankidetzan —guztiak espezialistak—, eta horrek aukera eman dio azken urteetan kluster industrial handi bat sortzeko herrialdean: 249 fabrika eta 54.163 langile ditu guztira.

Mercadonaren eta haren kluster industrialaren artean 1.700 milioi eurotik gora inbertitu dituzte 2017an.

Orobat, 2.700 merkataritza- eta zerbitzu-hornitzailerekin baino gehiagorekin eta tokiko lehengaien 20.000 ETE eta ekoizlerekin duen lankidetzaren bitartez, hazkunde partekatua bultzatzen du gizartean Mercadonaren zeharkako jarduerak.

Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuaren (IVIE) azken azterketaren arabera, Mercadonaren jarduera eta haren muntaketa-katea BPGaren % 1,7 da, 19.500 milioi euroko ekarpena egiten baitu, eta Espainiako enplegu totalaren % 3 sortzen du —545.000 lanpostu, zuzenekoak, zeharkakoak eta eragindakoak—.

Enpleguari dagokionez, kalitateko 5.000 enplegu egonkor sortu zituen 2017an —guztira 84.000 langile—, eta haren bitarteko hornitzaileek, 3.900 enplegu baino gehiago; horrek ekonomia dinamizatzen laguntzen du.

Horrez gainera, Mercadonak 1.441 milioi euroko ekarpena egin zien administrazio publikoei 2017an zuzeneko eta zeharkako zerga gisa.

Mercadonako nekazaritza-elikagaien kate jasangarriari buruzko zifra nagusiak

Mercadonak Espainiako produktuen eta lehenengo sektorearen aldeko apustua egiten du

Mercadonak elikagaien bere kate jasangarria modernizatzeko lan egiten du, egonkortasuna, etorkizuneko proiekzioa, erosketako segurtasuna eta espezializazioaren alde eginez, alde guztiek lor dezaten errentagarriak izatea, eta, beraz, jasangarriak. Horretarako, Espainiako lehen sektorearekin lankidetzan dihardu Mercadonak. Zehazki Espainiako 6.000 nekazarirekin, 4.000 abeltzainekin eta 12.000 arrantzalerekin

Apustu horren bidez, Mercadonak, produktu-eskaintza eraginkorra indartzeaz gain —bere sektoreko hornitzailerik onenak eta gero eta tokikoagoak eta espezialistakoak ditu— aurrera egiten du bideragarria den guztietan Espainiako lehengaiak erabiltzeko konpromisoan.  Mercadonak Espainian 17.500 milioi euro baino gehiagoren erosketak egiten ditu urtean; produktu eta zerbitzu guztien % 85.

Mercadonaren eta nekazari, abeltzain eta arrantzaleen arteko lankidetzari buruzko zifrak

Mercadona eraldatzen: inpaktu soziala

Mercadona eraldatzen ari da bere dendak, logistika eta beste prozesu batzuk berritzeko, eta eraldaketa horrek eragin positibo handia du gizartean ere. Izan ere, 2017an inbertitu dituen 1.008 milioi euroek eragin biderkatzaile nabarmena izan dute Mercadona dagoen eskualdeetako ekonomian, nabarmen bultzatu baititu jarduera industriala, enplegua eta enpresak bere jarduera garatzen duen inguruneetako errentak.

Eragin handia izango dute, halaber, Mercadonak konpainia eraldatzeko 2018-2023 artean bideratuko dituen 8.500 milioi euroek; eragin positiboa izango du Mercadona parte den gizartean.

Mercadonaren 2017ko inbertsioa eta 2018-2023 urteetarako aurreikusitakoa

Berrikuntzaren eta erantzukizun sozialaren eredu bat

Mercadonak konpromisoa du hazkunde jasangarriarekin, eta horren erakusgarri da bere jarduera modu jasangarrian garatzen duela. Hazkunde jasangarriari esker, Nazio Batuen Erakundeak bultzatu dituen Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen laguntzen du. Horrez gain, Mundu Ituneko kide da Mercadona —Nazio Batuen Erakundeak bultzatu du ekimen hori—.

Konpainiak bere gizarte-ekintzako plana bultzatzen jarraitu du, eta autonomia-elkargo guztietan parte hartu du zenbait ekimenen bidez. 2017an, 9.600 tona elikagai baino gehiago eman zituen Mercadonak elikagai-banku eta beste erakunde batzuentzat. Esparru horretan bertan, 140 jangela sozial baino gehiagorekin egunero lankidetzan aritzeko programarekin jarraitzen du Mercadonak.

Gainera, 2017an Mercadonak bere denden berrikuntza soziala sendotu du, 1,5 milioi euro baino gehiago inbertituta trencadíseko 3.142 horma-irudi berri egiteko. Bere saltokietako arrandegietan eta haragien ataleko akabera-guneetan jarri ditu horma-irudiok. Horretarako, lankidetzan jardun du 28 fundazio eta okupazio-zentrorekin, hala nola Pamesa Cerámicarekin, eta desgaitasun intelektuala duten 1.000 pertsona baino gehiago aritu dira egunero horma-irudi horiek egiten.

Mercadonak ingurumena kudeatzeko sistema propio bat du, hiru arlotara bideratua: optimizazio logistikoa, energia-eraginkortasuna eta hondakinen murrizketa. Halaber, Mercadonak zenbait estrategia ditu ahalik eta elikagai gutxien gal dadin alferrik.

Arlo honetan, Mercadona bigarren enpresa arduratsu gisa aintzatetsi du Erantzukizunaren eta Gobernu Korporatiboaren Merco sailkapenak. Aldagai hauek ebaluatzen ditu, besteak beste, sailkapen horrek: portaera etikoa, gardentasuna, ingurumenarekiko konpromisoa eta lan-kalitatea.