Paternako Mapubliren sarrera

Mercadonaren Mapubli hornitzaileak bere burua eraldatu du jarduera ekonomikoa sortzen jarraitzeko

2020ko apirilaren 09a
  • Konpainia hori neurrira egindako ikusizko komunikazioan espezializatua dago; 2004tik lan egiten du Mercadonarekin, eta Mercadonaren denda, biltegi eta bulegoetako kartelen Totaler Hornitzailea da.
  • Valentziako enpresa horrek kartelekin erlazionatutako zerbitzuak soilik ematen zituen lehen, baina prozesuak egokitu ditu, supermerkatu-konpainiak kutxen lerroan bezero eta langileen segurtasuna eta osasuna areagotzeko jarri berri dituen babes-manparetako batzuk fabrikatzeko.

Valentziako Mapubli enpresa neurrira egindako ikusizko komunikazioan espezializatua dago, eta bere jardueraren zati bat egokitu du, jarduera ekonomikoa sortzen jarraitzeko, eta, hala, eutsi egin die lan-jarduna enpresan egiten duten langileen lanpostuei (115 baino gehiago). Konpainiak, zeinak 2004tik lan egiten baitu Mercadonarekin eta Mercadonaren denda, biltegi eta bulegoetako kartelen Totaler Hornitzailea baita, bere baliabideak aprobetxatu ditu, salbuespeneko egoera honetan, eta Mercadonak bere dendetan (1.600 baino gehiago) bezeroen eta langileen segurtasun-neurriak areagotzeko kutxen lerroetan pixkanaka jarri dituen babes-manparetako batzuk ekoitzi ditu.

Mapublik, bere esperientziari eta ezagutzari esker, manparen zati batzuk diseinatu eta fabrikatu ahal izan ditu astebetean, eta Mercadonak 100.000 euro inguruko inbertsioa egin du hornitzaile honetan. Espainiako hainbat tokitako beste hogeita hamar bat hornitzailek ere parte hartu dute manparen proiektuan.

José Miguel Monteagudo Aguilar Mapubliko gerenteak esan duenez, “Mercadonak jakinarazi zigun kutxetan erosketak ordaintzeko orduan bere bezeroak eta langileak babesteko neurriak aztertu beharra zegoela. Elkarrekin aztertu genuen erantzun eraginkor bat emateko modua, nahiz eta ez geunden espezializatuak manparak diseinatzen eta fabrikatzen. Egoera kontuan hartuta, gure baliabideen parte handi bat bideratu genuen soluzio horretara, une horretan funtsezkoak baitziren segurtasuna, erantzun-premia eta fabrikazioa, eta, halaber, jarduera ekonomikoa sortzen jarraitzea eta lan-ibilbidea konpainian egiten duten langileen (115etik gora) ibilbide profesionala babestea”.

Mapubliri buruz

Mapubli neurrira egindako ikusizko komunikazioan eta PLV, seinaleztapen eta inprimaketa digitaleko proiektu grafiko eta estrukturalen diseinuan, fabrikazioan eta ezarpenean espezializatua dago. Hamabost urte daramatza etengabe hazten arreta osoa jarrita bere bezeroen marka ezagutaraztea sustatzen, hainbat alorretan (retail, branding, events, packaging, sormenezko I+G+B), eta, prozesu horretan, 115 laguneko lantalde sendoa osatu du.

Egoitza soziala Valentzian du, Náqueran, eta urtean 12.000 proiektutik gora egiten ditu eta retail-salmentako 4.000 puntutik gora hornitzen ditu, espezializazioari eta ekoizpen-ahalmenari esker (ekoizpeneko eta logistikako 10.000 metro koadro eta 50 makina industrial).

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta

Mapubli Totaler Hornitzailearen Paternako (Valentzia) instalazioen fatxadaMapubli Totaler Hornitzailearen Paternako (Valentzia) instalazioen fatxada.

Nuevas medidas cajas Covid-19Babes-pantaila kutxen atalean.